Hondurasko meatze-ustiapenen kontrako ekintzaile bat erail dute

  • Oqueli Domínguez erail zuten ekainaren 15eko goizean, bere amaren etxean. Urtarrilan erail zuten Ali Domínguezen eta Tocoako Ondasun Komun eta Publikoen Defentasarko batzordeko Reynaldo Domínguezen anaia zen.


2023ko ekainaren 20an - 08:54
Azken eguneraketa: 12:16
Oqueli Domínguez. Argazkia: PBI Canada.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oqueli Domínguezen hilketa salatu du Guapinol Resiste erakundeak. Emco Taldeko Los Pinares enpresak ehunka langile kaleratu eta gero gertatu zen. Aipatutako enpresak meatze-ustiapenak egin nahi ditu Guapinol ibaian eta Carlos Escaleras Parke Nazionalean, bertan bizi diren komunitateekin gatazka handiak sortuz.

Bai ingurumenari bai komunitateari kalte larriak ekarri dizkio enpresak, errepresio handia eragiten. Eraildako defendatzaileez gain, zortzi aktibista ere espetxeratu dituzte bi urte baino gehiagoz eta beste ekintzaile batzuek erbesteratzeko mehatxuak jaso dituzte.

A Planeta elkarteak “gobernua behartuta dago arrisku hilgarrian dauden lidergo horiek babestera eta krimen horiek berehala eta eraginkortasunez ikertzeko lana egitera” esan du, indarkeria eta errepresioa gehiago ez bultzatzeko.

 

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!