Gutxienez 41 emakume hil dira espetxe batean Hondurasen

  • Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.

Emakumeak espetxean Emakumeak espetxean

2023ko ekainaren 22an - 11:35
Azken eguneraketa: 13:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

41 emakume hil dira gutxienez, ekainaren 20an Tamara hiriko emakumeen espetxe baten barruan egondako liskar baten ondorioz. Polizia iturrien esanetan, presoen taldeen arteko lehiak eragin ditu hilketak.

Biktimen senideen justizia aldarriak jaso ditu Democracy Now hedabideak: "Bizirik nor dagoen jakin nahi dugu, gizakiak dira. Ikusi egin nahi ditugu, eta nola dauden jakin. Agintari guztiak isilik daudenez isilik egon behar dugu? Ez, erantzunak nahi ditugu”.

Kexu behin eta berriz

Emakumeak behin baina gehiagotan kexatu dira espetxearen tratuaz. Baita bertan zegoen egoera eta etsaitasunaz ere. Agintariek, ordea, ez diete jaramonik egin.


Espetxe baldintzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.