Gizakia muga

Enpatiaz eta elkartasunaz mintzo dira gobernuko eledun eta kanpaina guztiak pandemia garai honetan. Baina aurrean duzuna birusa ez denean, beste gizaki bat laguntza eske agertzean, axolagabekeria eta hesi bilakatzen dira hitzok. Hori ikusi dugu egunotan Bosnia-Herzegovinako mugaldeko elurretan edo Guatelama eta Honduras artekoan. Han milaka lagun –6.000 eta 9.000 artean– AEBetara bidean dira. Ohi legez, gehienak pobreziatik eta indarkeriatik ihesean dira, baina oraingoan pandemiak eta iazko amaieran herrialdea astindu zuten bi urakan handiek egoera okertu besterik ez dute egin. Irudian: Guatemalako soldaduek eta poliziek migratzaileei bidea blokeatu zieten igandean, borrak eta gas negar-eragileak erabiliz.

Argazkia: Esteban Biba
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.