Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati erasotzea egotzita

  • Eraso matxista Gasteizko Santa Barbara plazan gertatu zen igande goizean. Gertaera gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute astearterako. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen igande goizean bertan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 20an - 17:55
Argazkia: Arabako Alea

Ustezko erasoa igande goizeko lehen orduan gertatu zen, Santa Barbara plazan. Goizeko zazpiak inguru, gizon batek neska bati eraso egin zion; emakume gaztearen oihuek handik gertu zeuden pertsonak ohartarazi zituzten, eta erasotzaileak alde egin zuen.

Emakumeak Udaltzaingoa deitu zuen, eta gutxira, ustezko erasotzailea atxilotu zuen, Santiago kaletik gertu. Orain, Ertzaintzaren esku dago, eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrean. 

Erasoa gaitzesteko deialdia

Azken eraso sexistaren aurrean, Gasteizko Udalak gertaera gaitzetsi du, eta biktimari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini dio. Era berean, hamabost minutuko elkarretaratzea deitu du biharko, 12:00etan, Plaza Berrian, Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka lelopean.

Horrekin batera, udalaj bat egiten du mugimendu feministak dei egindako gaitzespen-ekintza guztiekin, eta gonbitea luzatu die herritar guztiei horietan parte hartzeko.

Albiste hau Arabako Alean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude