Gipuzkoako eraikuntzako greba mehatxuak patronala estutu du beste proposamen bat egitera

  • Asteazkenean bildu dira Adegi Gipuzkoako enpresarien elkartea eta LAB eta ELA sindikatuak Gipuzkoako eraikuntza sektoreko hitzarmenaz hitz egiteko. Ez dira adostasunera iritsi, sindikatuek ez baitute nahikoa urrats ikusi patronalaren proposamenean. Hala, greba egiteko aukerak aurrera jarraitzen du; maiatzaren 22an izango da hurrengo bilera.


2018ko maiatzaren 17an - 09:14

ELAren esanetan, Adegiren –Ascongi sektoreko enpresen elkartearen bidez– proposamenak ez du bermatzen azken urteetan eraikuntzako langileek galdu duten eros ahalmena berreskuratzea, 2009tik hona soldatak izoztuta baitaude.

Eztabaidagai dagoen puntu nagusietako bat hitzarmenaren aplikazioa da. Azken urteetan sindikatuek behin eta berriz salatu dute eraikuntza sektorean hitzarmena ez dela ezartzen enpresa eta azpikontratetan. LABek proposatu du hitzarmena aplikatzen ez duten enpresei Lan Ikuskaritzak "akta oso larria" irekitzeko, eta horrez gain segurtasun eta lan osasunaren inguruko batzorde bat sortzea ere nahi du.

Bere aldetik, ELAk ere funtsezkotzat dauka lan hitzarmena ezarri beharra: " Azken urtetan lan gogorra egin dugu sektorean nagusi den esplotazioari aurre egiteko, eta borroka horren ardatza izan da hitzarmenaren defentsa, baita aplikatzen dela ziurtatzea ere. Zertarako behar da hitzarmen bat, aplika dadin berme konkreturik ez badago?", azaldu du sindikatuak.

Anoetako egoera adibide

Hain zuzen, Gipuzkoako ELAko eraikuntza arduradunak Eusko Legebiltzarrean izan dira lurraldeko obra nagusietako batean, Anoetako estadioan, dauden lan baldintza prekarioak eta arau-hausteak azaltzeko asmoz.

Igor San Jose ELAren sektoreko arduradunaren arabera estadioaren erreforman lanean ari ziren hiru azpikontratak egindako iruzurrak frogatu ditu sindikatuak eta ondorioz obratik bota dituzte enpresok. ELAko kidearen esanetan aurkeztutako aurrekontu baxuak eragin ditu halako jokabideak: 70 milioi eurotan egin beharreko obra 50 milioitan ari dira egiten, diotenez, eta horrek langileen prekarietatea dakar halabeharrez.

Maiatzaren 22an, azken aukera

Bai ELAk eta bai LABek zabalik utzi dute hurrengo asteetan grebara jotzeko aukera, patronalak ez badie euren eskakizunei erantzuten.

Hala, Adegik beste proposamen bat eraman beharko du maiatzaren 22an egitekoa den bilerara eta orduan ikusiko dute "benetako borondatea" ote duen hitzarmena ezartzeko, dio LABek: "Hala ez balitz, sektorean mobilizazioak deituko ditugu, ekainean burutuko genukeen greba barne. Hau da momentua". ELAk ere eutsi egin dio greba deialdiari: "Maiatzean akordiorik iristen ez bada greba izango da, patronalaren jarrera mugiarazteko bide bakarra baita", azaldu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eraikuntza
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Hormigoia herri bat balitz... munduko hirugarren herri kutsatzaileena litzateke

"Lafarge eta bere konplizeak [hormigoiaren sektorea] haien baitarik ez dira geldituko, geldituko dira horretara behartuz gero", zioen Lurraren Altxamenduak sareak iazko abenduan egindako ekintza azaltzeko orduan. Mundu mailako lehen hormigoi eta zementu ekoizlea da... [+]


Kantabriako errepideen ustelkeria sarean nahasita dagoen enpresa batek Gipuzkoan mantentze lanak egiten ditu

Kantabrian, obra publikoen kontratazioetako ustezko ustelkeria sarean nahasita egoteagatik atxilotu zuten API Movilidad enpresako Jose Luis Blanco, beste hainbat pertsonarekin batera. Enpresa horri, besteak beste, errepideak mantentzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako... [+]


Turkian lurrikarak 'low cost' hirigintzaren ondorioak azalerazi ditu

Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]


Eguneraketa berriak daude