Subilla Gasteizen ireki nahi duten gas putzua dela-eta kezka agertu du Fracking Ez plataformak

  • Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subilla Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko asmoa izan duen leku berean.

Unai Brea @unaibrea
2016ko urriak 05
Inguru honetan zulatu nahi dute putzua.

“Oraingoan, enpresak dio teknika konbentzionalak erabiliko dituztela, alegia, frackingik ez”, adierazi dute plataformako ordezkariek Gasteizen emandako prentsaurrekoan. Azaldu dutenez, SHESAk ekainean aurkeztu zuen proiektuaren ingurumen-memoria Espainiako Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioan.

“Proiektuaren berritasun bakarra ‘fracking’ hitza desagertzea da”, nabarmendu dute Estitxu Villamor eta Luis Casado plataformako kideek, eta azken bost urteotan teknika horren aurka egindako borrokaren fruitutzat jo dute hori: “Borroka horren ondorioz ez SHESAk ez Jaurlaritzak ez inork ez dute frackinga erabili gure lurraldean. Teknika horri emandako arbuio zabal eta erabatekoak Jaurlaritza behartu du bere planak albo batera utzi eta fracking hitza bere hiztegitik kentzera”.

Hala ere, hainbat zalantza agertu dute SHESA tramitatzen ari den baimen berria dela eta. Batetik, Fracking Ez-en ustez ez da sinesgarria hidrokarburoak erauzteko teknika konbentzionalek funtziona dezaketenik, “duela hogei urte porrot egin bazuten”. Plataformako kideek azpimarratu dute hamar urtez frackinga erabiltzera bideratutako lanak egin dituela SHESAk Subillako inguruan, teknika arrunten bidez lortu ez zena frackinga erabilita lortuko zela esanez. “Zenbat diru gastatu dute fracking bideko putzuak planifikatzen, gasa eskuratzeko alternatiba konbentzional bat baldin bazegoen?”, galdetu dute.   

Bestetik, gogoratu dute zulatu nahi den putzurako ingurumen-memorian SHESAk dioela frackinga teknika arrakastatsua dela baina EAEn gaur-gaurkoz aplika ezin daitekeena. Ildo beretik mintzatu zen Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta lehiakortasun sailburua, 2030ra arteko energia-estrategia aurkeztu zuenean. Frackingak oraingoz ez duela ingurumen aldetik segurtasunik nahikorik esan zuen Tapiak.

“Frackinga erabat baztertu dute arriskutsua izateagatik, edo putzu konbentzional hau irekitzea lehen urratsa da geroago, erantzun soziala apalagoa denean, frackinga erabiltzen hasteko?”, galdetu dute Villamorrek eta Casadok.           

Energi eredu osoa ezbaian

Nolanahi den ere, frackinga geldiarazteko bost urteko borrokaren ostean eztabaida harago joan da plataformaren ustez: “Jendartea energi eredu osoaz eztabaidatzen ari da dagoeneko”. Hala, zilegitasun sozialik gabekotzat jo dute diru publikoa inbertitzea, frackinga sustatzeko ez ezik, erregai fosilak eskuratzeko edozein proiektu berri abiatzeko, bestek beste klima aldaketan duten eraginagatik.

“Zulatzaileen hiztegitik ‘fracking’ hitza desagertuta, baliteke Fracking Ez plataforma ez izatea Subillako proiektu berri honen aurkako oposizioa dinamizatuko duen tresna”, esan dute azkenik. Iragarri dutenez, datozen egunotan plataforma harremanean jarriko da urteotan frackingaren aurkako borrokan jardun duten hainbat eragilerekin, SHESAren egitasmo berriei aurre egiteko mugimendu berri bat antolatze aldera. Besteak beste, “planetaren mugak aintzat hartuko duten energi eredu baten alde lan egitera bultzatu nahi ditugu erakunde publikoak”.


Hidrokarburoak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-05 | Unai Brea
Greenpeaceko lau kide atxilotu dituzte A Coru˝an, ikatz kamioi baten deskarga oztopatzeagatik

Greenpeaceko hainbat aktibistak A Coruñako portuan dagoen Medusa ikatz-biltegiaren sarrera blokeatu dute astearte goizean. Modu horretan, bertara zihoan Gas Natural-Fenosa konpainiaren –hura da biltegiaren jabea– kamioi batek bere zama hustea eragotzi dute. Ikatza erretzea berotegi efektuaren eragile nagusietakoa dela salatu nahi izan du elkarte ekologistak. Euretako lau atxilotu ditu Guardia Zibilak, eta beste bost aske utzi.


2017-04-25 | Unai Brea
Dakotako oliobide proiektutik finantzazioa kentzeko eskatu diote BBVAri

Espainiako Ekologistak Martxan taldeak eta AEBetako hainbat mugimenduk bat egin dute apirilaren 25ean sare sozialen bidez BBVAri eskatzeko Dakota Accces Pipeline oliobide proiektuari finantzazioa ken diezaiola. Barack Obamak oliobidearen eraikuntza geldiarazi zuen 2016ko abenduan, Sioux herriak eta hainbat estatubatuar talde ekologistak Standing Rocken egindako borrokaren ondorioz, baina Donald Trumpen administrazioak berriro ipini du abian.


2017-04-02 | Unai Brea
Frackinga albo batera utzita ere, gasa jomugan du Jaurlaritzak

Iazko urrian jakin zen Eusko Jaurlaritza, SHESA sozietatearen bitartez, baimena tramitatzen ari dela gas putzu bat irekitzeko Subilla Gasteizen, hainbat urtez fracking bidez zulaketa egin nahi izan zen lekuan bertan. Haustura hidraulikoa legeak baztertu duen honetan, eztabaida beste esparru batzuetara lerratu da dagoeneko. Batez ere galdera honetara: onargarria da gasa bilatzeko diru publikoa inbertitzea?


"Eredu energetikoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, bide okerretik goazela ohartarazteko"

Araban, Subillako putzuan hasiriko proiektuari aurre egiteko Berriztu! taldea sortu da. Ingurumenean eta gizartean gasa ateratzeko zulaketek izan ditzaketen ondorioak ezagutaraztea eta proiektu horiek geldiarazteko presio egitea dituzte helburu.


Zientoka militante, petrolio multinazionalen Paueko biltzarra oztopatu nahian

Erregai fosilen ustiaketan liderrak diren multinazional handienak biltzen dira apirilaren 5etik 7ra Biarnoko Pauen MCE Deepwater Development 2016 kongresuan, itsaso sakonetako zundaketa teknikak hobetzeko, klimaren aldaketa konpontzeko egindako COP21 mundu biltzarraren biharamunetan. BP, Exxon, Repsol, Total, Shell eta gainerako ekoizle erraldoiek aurrez aurre aurkitu dituzte Bizi, Nation Océan eta ANV-COP21 taldeetako kideak, bilerak oztopatzeko ahaleginean.


Klima aldaketaren kontzientziaren aitak dio Parisko Hitzarmena "iruzurra" dela

NASAko zientzialari ohi James Hansen oso kritiko agertu da Parisen egin zen COP21 bilerako akordioarekin. The Guardian kazetari adierazi dionez, karbono dioxido isuriak murrizteko lorturiko hitzarmena “iruzurra” izan da, “konpromiso hutsalak” besterik biltzen ez dituelakoan.


2015-12-14 | ARGIA
Raul Zibechi: "Venezuela bilakatu da Saudi Arabia berria, munduko botere banaketan giltzarria"

Raul Zibechi kazetari uruguaitarra chavismoak azken urteotan eramandako bidearekin kritiko agertu da ezkerretik. Azken hauteskundeen bezperetan idatzi du Venezuelari buruz "Cruce de Caminos" artikuluan. Herrialde honetako edozer baldintzatzen duen datu nagusia azpimarratzen du: petrolioaren geopolitika. Hona zati bat euskaraturik.


2015-12-12 | Unai Brea
Klimaren Parisko Hitzarmena: AEBak eta hidrokarburo ekoizleak garaile

“Parisko Hitzarmenak ez du planeta salbatuko baina klima aldaketaren aurkako gurpila hasi da biratzen, eta ez da gutxi”. Txio batean idatzitako hitz horien bidez laburbildu du Unai Pascual BC3ko ikerlariak COP21 klimaren gailurra. Akordioaren behin betiko testua aurkeztu dute jada Parisen; berrespenerako epea 2016ko apirilean zabalduko da.


2015-12-11 | Unai Brea
Klimaren lehia Parisen: kalean soluzio eske, gailurrean geroa kolokan jartzen

Halakoetan ohi denez, bata bestearen ondoren iragarritako epeak behin betiko akordiorik gabe agortuz doaz Parisko klimaren goi-bileran. Ostiralerako behar zuena larunbat goizerako hitzeman du Laurent Fabius Frantziako Kanpo ministroak. Aldi berean mobilizazio erraldoiak espero dira Parisen, COP21eko akordio globalak emango ez duenaren eske: klima aldaketari aurre egiteko neurri zehatz eta ausartak.


2015-12-10 | Unai Brea
AEBen garaipena Parisen: gas isurpenak murrizteko planak ez dira lotesleak izango

Aurreikusita zegoen bezala, COP21 klimaren gailurrean adostuko den nazioarteko hitzarmena ez da erabat loteslea izango. AEBek lortu dute akordioaren zirriborroa beren aldera lerratzera: herrialde bakoitzak aurkeztutako CO2 emisioak murrizteko planen betekizuna ez du nazioarteko organismo bakar batek ere kontrolatuko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude