AEBetako Gobernuak Artikoko erreserba naturala petrolio ustiapenera bideratuko du

  • Alaskako Artikoko Baso Bizitzaren Babesleku Nazionala petrolio-ustiapenarentzat irekitzeko plan bat onartu du, eta litekeena da urtea amaitu baino lehen kontzesioak esleitzea. Neurri horrek ingurumen taldeen gaitzespena eragin du, eskualdeko biztanleria indigena, animaliak eta landaredia mehatxatzen dituela argudiatuta.


2020ko abuztuaren 18an - 13:10
Alaskako Ursus maritimus espeziea. Argazkia: Wikimedia Commons

Donald Trump AEBetako presidentearen Gobernuak plan bat onartu du astelehen honetan: Alaskako Artikoko Basoko Bizitzaren Babes Nazionalaren eremua petrolioaren ustiapenera bideratzea. Neurri hori “indigenen eta eskualdeko ekosistemaren aurkako erasoa” dela gaitzetsi dute ingurumen taldeek. Litekeena da urtea amaitu baino lehen kontzesioak esleitzea babesleku osoan jarduteko. Babeslekuak 631.800 hektarea barnebiltzen ditu, eta hartz polarren edo karibuen habitat naturala da, besteak beste.

Kongresuak 1980an Alaskako ipar-ekialdea balizko petrolio ustiapenerako prestatzea ebatzi zuen arren, Artikoko babeslekua zulaketak egiteko debekatutako lurraldea izan da, errepublikanoek lau hamarkadatan petrolio enpresei ateak zabaltzeko ahaleginak egin dituzten arren. Hori dela eta, programaren ezarpena “mugarria” dela adierazi du David Bernhardt Barne idazkariak elkarrizketa batean. "Ez da errentamendu prozesuaren amaiera, baina oso mugarri esanguratsua da", gaineratu du.

Inbertsio zalantzagarriak

Sierra Club talde anbientalistak mezu batean adierazi d+uenez, "Kongresuko errepublikanoek zuzenketa bat egin zuten 2017an Artikoan zulaketak ahalbidetzeko, lege fiskal baten zati gisa, eta adierazi zuten 2024ko abendurako egin behar ziren bi kontzesiok 1.000 milioi dolar sortuko zituztela diru-sarreretan. Kopuru hori zalantzagarria zen jada aurtengo petrolioaren merkatuko kaosa baino lehen". Azken urtean AEBetako sei banku handietako bostek –Goldman Sachs, Wells Fargo, Chase, City eta Morgan Stanley–, Artikoko ustiategiak “inbertsio txarra” direla onartu dute, eta mundu osoko 20 finantza erakundere baino gehiagorekin bat egin dute euren inbertsio politikak eguneratu eta eskualde horretako zulaketen finantzaketa baztertzeko, Artikoko babeslekua barne. Ondorioz, ikuspegi ekonomiko hutsetik begiratuta ere hondamena izan daitekeela susma daiteke. "Trump Administrazioaren Babes Artikoko petrolio ustiategien berrikuspen prozesua hasieratik izan da lotsagarria", kritikatu du Lena Moffitt Sierra Clubeko kanpaina zuzendariak, eta erabakiaren aurka egingo dutela iragarri du.

Babes-legeak bortxatuz

Aldi berean, Earthjustice taldeak gogora ekarri duenez, "Gwich'in herri indigenak uste du Babes Artikoko kostaldeko lautada sakratua dela, arantzurdeentzat eta karibuentzat jaiolekua delako, Alaskako biztanleek elikadurarako eta tradizio kulturalerako behar dituzten animalientzat".

Erik Grafe Alaskako Earthjustice taldearen bulego erregionaleko abokatuaren esanetan, erabaki horrek "ez ditu aintzat hartzen basoko bizitza babesteko diseinatutako legeak". Administrazioak toki hori hondatzeko duen plana “legez kanpokoa” dela azpimarratu dute, “petrolio-irabazi pribatuak” lortzea beste helbururik ez duena, eta kereilak iragarri dituzte epaitegietan. Astelehen honetan ezagutu den planaren arabera, kontzesioen lehen lizitazioa 2021eko abenduaren 22an egingo da, baina Bernhardten arabera, “urtea amaitu baino lehen” egin daiteke.

Gehiengoa aurka

George Mason eta Yale unibertsitateek apirilean egindako inkesta batek erakusten duenez, eskualdeko boto-emaileen %33ak petrolio zulaketak babesten ditu, eta %67ak, berriz, aurka daude.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hidrokarburoak
Repsolek 2.500 milioi euro baino gehiago irabazi du, aurreko urtean irabazitakoaren bikoitza

Krisi energetiko betean, Repsolek 2.539 milioi euro irabazi du lehen seihilekoan. Aurreko urtean, epe berdinean, 1.235 milioi euro irabazi zituen, aurten irabazitakoaren erdia baino gutxiago. Hidrokarburoen prezioaren igoerak bultzatu du besteak beste irabazien puztea.


Armentia-2 putzuaren amaiera ospatu eta trantsizio energetikoaren alde mobilizatzera deitu du Berriztu!-k

EAJk eta PSEk Araban azken unera arte proiektua babestu dutela salatu du mugimenduak, eta Madrilen onartutako legeak behartu dituela atzera egitera, baina bestelako “proiektu suntsitzaileak” bultzatzen jarraitzen dutela bi alderdiek. Arabako jendartea lorpenagatik... [+]


Mikel Otero
"EAJk ez du astirik lurrazpiko gasaren esplotazioa garaiz hasteko"

Mikel Otero Gabirondo Arabako EH Bilduko legebiltzarkide da 2016. urtetik, eta koalizioaren Ingurumen eta Energia idazkaria. Politika energetikoari dagozkion gaiak hurbiletik jarraitzen ditu, eta horien artean dago Arabako Sunbillako Armentia-2 putzuarena, Gasteizko Udalerrian... [+]


2020-11-18 | ARGIA
Dieselari zergarik ez igotzea eskatu du EAJk Espainiako aurrekontuak onartzearen truke

EAJk 85 zuzenketa jarri dizkio Espainiako Gobernuak aurkeztutako aurrekontuei eta dieselaren zergaren gaia jarri du erdigunean, PSOE-UP koalizio-gobernuak jeltzaleen babesa jasotzeko.


2017-09-05 | Unai Brea
Greenpeaceko lau kide atxilotu dituzte A Coruñan, ikatz kamioi baten deskarga oztopatzeagatik

Greenpeaceko hainbat aktibistak A Coruñako portuan dagoen Medusa ikatz-biltegiaren sarrera blokeatu dute astearte goizean. Modu horretan, bertara zihoan Gas Natural-Fenosa konpainiaren –hura da biltegiaren jabea– kamioi batek bere zama hustea eragotzi dute... [+]


Eguneraketa berriak daude