Zientoka militante, petrolio multinazionalen Paueko biltzarra oztopatu nahian

  • Erregai fosilen ustiaketan liderrak diren multinazional handienak biltzen dira apirilaren 5etik 7ra Biarnoko Pauen MCE Deepwater Development 2016 kongresuan, itsaso sakonetako zundaketa teknikak hobetzeko, klimaren aldaketa konpontzeko egindako COP21 mundu biltzarraren biharamunetan. BP, Exxon, Repsol, Total, Shell eta gainerako ekoizle erraldoiek aurrez aurre aurkitu dituzte Bizi, Nation Océan eta ANV-COP21 taldeetako kideak, bilerak oztopatzeko ahaleginean.


2016ko apirilaren 5ean - 10:04
Paueko Beaumont jauregiaren sarrera petrolio multinazionalen kontrako militanteek blokaturik. (Argazkia: @clemencejeanned)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Antolatzaileek zabaldu dutenez, 500en bat boluntario bildu dira Paueko Beaumont jauregiaren inguruetan, biltzarrera sartu nahi duten agintari eta goi karguei lana oztopatzeko asmoz. 30 inguruk lortu dute goizean atariko pasabidea blokatzea. Action Non Violente-COP21 erakundea ari da zuzenean eskaintzen bilera atariko mugimenduak. Protestariek Emausen instalazioetan daukate egoitza nagusia.

Petroliogintzako erraldoiak oro Pauen dira egunotan: Total, Shell, Exxon, Repsol, BP, OneSubsea, ABS, Technip, Vallourec, Halliburton eta abar. Protestaren antolatzaileek salatu dute biltzarraren helburua doala COP21en munduko agintariek hitzartutako akordioen kontrako norabidean, kalte ekologiko larriak eragiten dituen ur sakonetako petrolioa hobeto ustiatzeko teknikak landu nahi baitituzte multinazionalek Pauen: offshore industriaren kostuak murriztu nahi dituzte teknologia berritzaileekin eta gainerako industriekiko elkarlanean efizientzia handituz, horrela ur sakonagoko petrolioa eta gasa ustiatu ahal izateko, kontuan eduki gabe erregai konbentzionalak zein merke dauden gaur egun.

"Pauen –diote protestarako deialdia egin dutenek– jokoan dago klimaren are deskontrol handiagoa: estatuek segitzen baldin badute uzten erregai fosilen korporazioei erregaiak gero eta urrunago eta sakonagotik ateratzen, ez dugu lortuko klimaren beroketa +2 ºC mailan kontrolatzea. Aitzitik, klimaren zoratze agertoki ilunenetaraino murgildu gintezke, hau da + 9ºCetara iristera, itsasoak klima orekatzeko duen gaitasuna ere hondatuz". Twitterrez traolarekin jarrai daitezke biltzarreko gertakizunak.


Ingurumena kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.