ARGIA.eus

2022ko abuztuaren 15a

Repsolek 2.500 milioi euro baino gehiago irabazi du, aurreko urtean irabazitakoaren bikoitza

  • Krisi energetiko betean, Repsolek 2.539 milioi euro irabazi du lehen seihilekoan. Aurreko urtean, epe berdinean, 1.235 milioi euro irabazi zituen, aurten irabazitakoaren erdia baino gutxiago. Hidrokarburoen prezioaren igoerak bultzatu du besteak beste irabazien puztea.

Josu Jon Imaz, deskarbonizazio Hub-aren eraikuntza abiatzen. Argazkia: Petronor.
2022ko uztailaren 28a

Errusia eta Ukrainiaren arteko gerra argudiatuta lehengaien prezioen igoera bizi dugu, baita hidrokarburoena ere. Hala eta guztiz ere, Repsolek 2021eko lehen seihilabetekoan lortutako irabazien bikoitza irabazi du. Komunikatu batean enpresak adierazi du aurreko urtean eta aurten irabazitakoarekin 2019ko eta 2020ko “ekitaldien zati bat konpentsatu” egin dutela.

Lortutako irabazien ia erdia, 1.206 milioi euro hain zuzen ere, enpresak Espainiarako erreserba estrategiko gisa gordetzen dituela adierazi du Repsolek. Emaitzei esker hornidura bermatzeko gaitasuna indartu duela azpimarratu du eta gaineratu du koronabirusaren pandemiak eta Ukrainiako gerrak sortutako egoeran ere berean mantentzeko laguntzen diola.

Kanal hauetan artxibatua: Repsol  |  Hidrokarburoak

Repsol kanaletik interesatuko zaizu...
Espainiako bankak ta energia multinazionalek milioika euro irabazten jarraitzen dute, datuek erakusten dutenez

Herritarren txirotze orokortuaren testuinguruan, gutxiengo batek aberasten jarraitzen du, Oxfam gisako eragileek urtero egindako azterketa ekonomikoek erakusten dutenez. Enpresa askok aurten lehen sei hilabetean izandako emaitza ekonomikoen berri izaten ari gara asteotan, eta... [+]


2022-07-15 | ARGIA
Repsol Fundazioarekin hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzak, Jasangarritasun Energetikoaren Legea bultzatzeko

“Trantsizio energetiko inklusiboa” sustatzen duten proiektuetan lankidetzan aritzeko hitzarmena sinatu dute Antonio Brufau Repsoleko presidenteak eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak.


Marc Gavaldà, Repsolek Hil Egiten Du kolektiboko kidea
"Ezinezkoa da petrolio jarduera kutsaduratik bereiztea"

Joan den urtarrilaren 15ean, Repsolek La Pampilla findegian egindako petrolio isuri batek Peruko historiako tragedia ekologikorik handiena eragin zuen. Marc Gavaldá elkarrizketatu du Nacho Ibáñez-ek Directa hedabidean. Gavaldá aditua da... [+]


2022-01-20 | Leire Artola Arin
Repsolen petrolio isuri batek 18.000 kilometro karratuko hondamendi ekologikoa eragin du Perun

Kanpo Harremanetako Ministerioak ohartarazi du azken garaietan Liman izandako hondamenik “okerrena” dela. Besteak beste, babestutako bi naturagune eta 21 hondartza kaltetu ditu; erantzuleak zigortzeko eskatu dute hainbat eragile eta instituziok. Urtarrilaren 15ean... [+]


Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude