Frantziako ezkerra eta eskuina kaput: iraultzarik ezean, lurrikara

  • Frantziak berealdiko "iraultza" behar duela idatzi genuen, bozen lehen itzulian Macron eta Le Pen garaile jalgi ondoren. Macronek “iraultza” ez, baina “ lurrikara” eragin du Hexagonoan, ezkerrean zein eskuinean. Liberalismo kapitalistak jendearen ikara sosegatu du Europan.  


2017ko maiatzaren 12an - 09:43
Emmanuel Macron azken hauteskundeetako irabazlea

Emmanuel Macronek  hankaz gora jarri du mende erdi luze bateko hegemonia, En Marche! mugimenduak Eskuin & Ezker paradigma galbidera eraman ondoren.

Ezkerrean, Alderdi Sozialista (PS) desegin bidean dago. Ez da Macronen meritua soilik, Frantziako lehen ministro ohi Manuel Vallsek ere lagun du PS hondoratzen, lotsarik gabe lagundu ere. Primarioetatik galtzaile irten zen Vallsek Errepublika Martxan-eko zerrendetan aurkezteko nahia agertu du. Emmaanuelek muzin egin dio Manuelen “goxoki”-ari.

PSko primarioetan eta presidentegai ohi Benoît Hamonek mugimendu berria iragarri du uztailetik aurrera, artean, alderdia laga gabe, prefosta. Ikusiko hori ere… Anartean, jarduneko lehen ministro Bernard Cazeneuve PSko diputatugaiei Macronen alde egiteko eskatu die. Ez da txistea, hala badirudi ere.

Ezker alderago, berriz, Jean-Luc Mélenchonen Frantzia Intsumisoaren  eta Alderdi Komunistaren (PC) arteko aliantza fini da. Ezkerraren ezkerren arteko “aliatuak” ez dira uztargaiak. Ezkerreko batasuna, iragan gorrian ezkondu eta ito zen

Bestalde, eskuinaldean Errepublikanoak (LR) alderdian ur  uherrak jaisten dira. Nicolas Sarkozy itzaletik argia aurkitu nahian ari da nonbait. Baina, jendea baina barkua uzten ari da: Bruno Le Maire ministro ohia prest legoke Macronen mugimendukoen proposamenak entzuteko. Halaber, LRren diputatu eta Le Havreko auzapez Edouard Philippe lehen ministro ikusten dute zenbaitek.

Are eskuinerago eskuin muturra dago: Marine Le Penek Fronte Nazionala (FN) eraberritzeko beharra agertu du. Ordea, haren iloba Marion Marechal-Le Pen diputatuak politika utziko duela adierazi du. Ohiko “arrazoi pertsonalak direla eta” baino, FNaren ildoen arteko konponezina agertu da. Marine Le Penen lidergoa kolokan bide dago.

Kontuak kontu, ekainean 577 diputatu hautatuko dira Frantziako Legebiltzarrerako. Macronen Errepublika Martxan-ek gehiengo osoa lor lezake. Orain hiru hilabete imajinaezina errealitatea bihurtu liteke.

Sozialiberalismoak “iraultza”rik ez, baina “lurrikara” eragin du, Euskal Herri osoan eragin ere. Lurraldean izandako dardarak EAJko EBBko buru Andoni Ortuzar Estatuko presidente berriaren emazte Brigitte Macron eta Errepublika Martxan-eko bozeramaile Michel Bernos-ekin biltzera eraman du dagoeneko.

EAJ-PNBko hautagaiak ere Errepublika Martxan-eko zerrendetan izanen dira.

Iraultzarik ezean, lurrikara !    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


Eguneraketa berriak daude