Frankfurt eta Iruņearen arteko hegaldiak martxan daude gaurtik aurrera

  • Lotura astean lau egunetan eskainiko du: astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan; bi orduko iraupena duten bidaiak dira. Airoportura errazago iristeko billabesa zerbitzua hobetu du mankomunitateak.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko azaroaren 06a
Iruņetik Frankfurtera astean lautan izango dira hagaldiak aurrerantzean.

Astelehen honetatik aurrera eta astean lau egunez, Iruñetik zuzen-zuzenean Frankfurtera (Alemania) joateko aukera izanen da. Astelehenetan, asteazkenetan, ostegunetan eta igandetan izanen dira hegaldiak. 12:30ean eta 14:40an iritsiko dira Frankfurtera; Alemaniako hiritik 09:45ean aterako dira abioiak eta 11:45ean ailegatuko dira Nafarroako hiriburura. 

Aireportu garrantzitsua da Frankfurtekoa, izan ere bertan eskala egin daiteke 300 norako baino gehiagotara iristeko, esaterako, Budapestera, Vienara, Moskura, Tokiora eta New Yorkera.

Zerbitzua Lufthansa konpainiaren eskutik egingo da eta urtebete iraungo du froga gisa. 

Autobusetan ere hobekuntzak

Hegaldi berriekin bat, autobus zerbitzua hobetu du Iruñerriko Mankomunitateak: tren geltokitik aireportura joanen den autobusa izanen da hemendik aurrera. A letra izeneko autobusa izanen da eta 6:00etatik 22:00etara osatuko du ibilbidea.

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.

Kanal hauetan artxibatua: Garraioa  |  Iruņea

Garraioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-13 | ARGIA
Autobus elektrikoaren aurkezpenean, metroa "aukerarik txarrena" dela salatu dute Donostian

Donostian zirkulazioan jarriko duten dBus-en 28 zenbakiko autobus elektriko berriaren aurkezpenean protesta egin du Satorralaiak. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano eta hiriko alkate Eneko Goia aurkezpenera batu direnean, "Donostian busean bai, metroa ez dugu nahi!" aldarrikatu dute oihuka hainbat lagunek.


Emantzipaziora bizikletan

New York, 1851. Elizabeth Smith Miller emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileak bere ustez arrazionalagoa zen janzkera erabiltzen hasi zen: orkatiletan edo belaunetan biltzen ziren galtza zabalak eta gainetik soineko eta gona laburra.


2018-05-15 | ARGIA
DonostiBus-ek eskatutako tokietan geldialdiak egingo dituen gaueko zerbitzua jarriko du proban

Proiektu pilotua asteburu gauetako Gautxori lineetako batean jarriko da proban, emakumezkoei eta adin txikikoei zuzenduta.


2018-05-04 | Amaia Lekunberri
"Metroari STOP" lelopean, protesta egin dute Donostian Urkullu lehendakariaren aurrean

Donostiako Metro-pasantearen aurkako agerraldia egin dute hamarnaka lagunek gaur goizean, Urkullu lehendakariak Easoko tren geltokian egin duen agerraldian.


2018-04-25 | Arabako Alea
Forondako aireportua 24 orduz irekitzeko prest azaldu da AENA

Operadoreen eskariarekin eta aireportuko langileekin izan beharreko negoziaketarekin lotu dute aukera hori.


2018-03-27 | Txintxarri
Gipuzkoako Aldundiaren jokabidea salatu dute, autobusen proiektuaren helegiteei ez erantzuteagatik

Murrizketarik Ez plataformak salatu du prozesuaren gardentasunik eza. Aldundiaren isiltasunak kezkatzen du, aurreproiektua isilean onartu dezaketelakoan.


2018-03-20 | Xabier Letona
Arraizko Bentetan 121 errepidea moztu dute kamioi handien trafikoa etetea eskatuz

Belateko tunelak konpontze lanetan izango dira maiatzetik abendura eta denboa horretan trafikoa Belateko mendateko errepide zaharretik joango da. Herritarrek nahi dute, tarte horretan kamioi handien trafikoa debekatzea errepide horretan. 


7.000 sinadura bildu dituzte Gipuzkoako Aldundiaren garraio-murrizketaren kontra

Murrizketarik ez! herri plataformak Foru Aldundiak garraio publikorako egindako aurre proiektuaren aurka 7.000 sinadura bildu ditu, horietako 2.500 Tolosaldean.


2018-02-22 | Miren Osa Galdona
Gipuzkoako autobus murrizketen aurka 7.000 sinadura bildu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuak murrizteko hartutako joeraren aurrean sinadura bilketa abiatu du Murrizketarik Ez! herri plataformak. Otsailaren 27an sinadurok erregistratuko dituzte eta bide batez, protesta martxa antolatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude