Faktura ordaintzeko larrialdi sozialeko laguntzak erabiltzea adostu dute Iberdrolak eta Bilboko Udalak

  • Konpainia elektrikoak konpromisoa hartu du argindarra eta gasa ez mozteko Udalak diru-laguntza tramitatu bitartean. Bilbo da halako neurri bat indarrean jartzen duen lehen hiria.


2015eko urriaren 09an - 17:28
Iberdrolako salmenta zuzendari Eduardo Isunza eta Ekintza Sozialeko zinegotzi Iñigo Pombo (arg.: Iberdrola)

Iberdrolak eta Bilboko Udalak sinatutako akordioaren arabera, bezeroak larrialdi sozialerako diru-laguntza eskaera eginda baldin badu, konpainia elektrikoak ez lioke energia-hornidura moztuko, tarte horretan hura ordaintzeko gai ez bada.

Ostiral goizean eman dute hitzarmenaren berri eta azaldu dutenez helburua da “beharrezko koordinazio-mekanismoak ezartzea, egoera ekonomiko ahulean dauden hiriko pertsonei gasaren edo/eta elektrizitatearen hornidura ez eteteko, fakturak ez dituztenean ordaindu”.

Larrialdi sozialeko laguntza, Iberdrolari zorra ordaintzeko

Babes hori jasotzeko hainbat baldintza bete beharko ditu bezeroak: hirian erroldatuta egotea, Iberdrolarekin ohiko etxebizitzarako hornidura kontratatuta izatea, eta oinarrizko beharrizanak betetzeko larrialdi sozialerako laguntza eskatuta edukitzea.

Behin diru-laguntza jasotzean, “prestazio hori horniduraren zorra ordaintzeko erabili beharko da”, dio Udalak eta Iberdrolak batera argitaratu duten komunikatuak (pdf).

Hala, pertsona horrek ziurtatuta luke eskaera tramitatzen den epean argia eta gasa ez moztea, eta hala gertatuz gero, berrezarri egingo diote. Beste aldetik, Iberdrolak ziurtatuta luke laguntza-soziala jasotzen duen bezeroak zorra ordainduko diola.

Komunikatuak ez du zehazten emergentzia sozialeko diru-laguntza jaso ondoren pertsona horrek, dena delako arrazoirengatik, fakturak ez ordaintzeko erabakia hartzen badu, zer gertatuko litzaiokeen. Prozesu horretan Udalaren zeregina zein den ere ez du argitzen.

Bilboko Udalak 7.000 lagunentzako gizarte larrialdietarako diru-laguntza eskaera tramitatu ditu 2015ean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude