Donostian gazteen babes ofizialeko etxeak hutsik daudela salatu dute sare sozialetan

  • Gazteei zuzenduta dauden babes ofizialeko hainbat etxe hutsik daudela zabaldu da Facebook bidez azken egunotan. Donostiako Intxaurrondo auzokide batek salatu duenez, bere eraikinean hamasei etxebizitza daude egoera horretan. Ateak ere hesitu dituzte, inor sar ez dadin.


2017ko azaroaren 17an - 12:54

Pisuok gazteei zuzenduta daude eta bost urtez baino ezin dira alokatu. Sare sozialetan irakur daitekeenez, eskaerek gora egiten jarraitzen dute eta asko kexu dira urteetan etxea lortzeko listetan egon arren, deirik jaso ez dutelako.

2015eko datuen arabera, Espainiako Estatu mailan 13.500 etxebizitza baino gehiago zeuden hutsik. Eskaerak 300.000 ingurukoak ziren, eta etxegabetzeen kopuruak ere goraka zihoan. Etxegabetzeen aurkako plataformek behin eta berriz eskatu dute alokairu sozialerako erabil daitezen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude