Deialdi masiboa Altsasun datorren larunbaterako atxiloketen aurka deitu duten manifestaziora

  • Euskal Herrian egin den prentsaurrekorik jendetsuenetako bat egin dute Altsasun azaroaren 19an, hurrengo larunbaterako Udalak, atxilotuen senideek eta azken asteetako egoerari erantzuteko sortutako Altsasuarra eta harro plataformak deitutako manifestazio deia babestuz. 13:00etan aterako da Nettotik eta isila izango da.

ARGIA @argia
2016ko azaroaren 19a
1.500 lagunetik gora zenbatu dituzte Altsasun egindako prentsaurrekoan. (Argazkia: @AkerOkerra)

Altsasuko alkate Javier Ollok azaroaren 16an plenoan adostutakoa indarrean jarri du. Bere hitzetan, urriaren 15eko gertaerak "ez ziren sekula gertatu behar" eta atxilotuen senideei elkartasuna adierazi die. 

Gertaera hauek "terrorismo" gisa epaitzea desproportzionatutzat jo du eta ikerketa Iruñeko epaitegietara lekualdatzeko eskatu du. Hedabide batzuek orduz geroztik gertatuakoari emandako trataerarekin haserre agertu da.

Azpian deialdiarekin zabaldu duten kartela.

 

 

Argazki oina

 

 

 

Informazio gehiago:

ltsasuko eskandalua: Zer dago zirku mediatikoaren atzean?

Kanal hauetan artxibatua: Epaiketak  |  Altsasu  |  Euskal preso politikoak

Epaiketak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-18 | Topatu.eus
Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi lagun epaituko dituzte urtarrilaren 26an

Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.


2017-01-11 | Hala Bedi
"Muntai polizialak hartu du lehen lerroa; baina Ertzaintzaren xantaia ere jasan dugu"

Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute margoketak egitea leporatuta. Auziperatua den Martínezekin hitz egin dugu Araba Hizpiden. Muntai poliziala jazateaz gain, Ertzaintzaren xantaia ere pairatu dutela azaldu du.


2016-12-22 | Ahotsa.info
Giza kateak Altsasun auziperatuei babesa eta elkartasuna erakusteko

Altsasuko herria kalera atera da beste behin ere. Sentsasio gazi-gozoa herritaren artean Espainiako Auzitegi Nazionaletik asteazkenean jasotako berriaren ondorioz. Herriko lau gaztek askatasuna berreskuratuko duten arren, Oihan, Adur eta Jokinek barruan jarraitu beharko dutelako.


Garden plataforma sortu dute Tolosako auziperatuen gurasoek

Tolosako gazte auziperatuen gurasoen plataformaren lehen helburua plataforma ezagutaraztea eta ahalik eta guraso gehien gerturatzea da. Beren seme-alaben "eskubideen eta etorkizunaren defentsan, eta guztien erabateko askatasuna lortu arte" egingo dute lan.


Ezin sinistu

Altsasun espetxeratutakoen senideekin hitz egin ondoren, kartzelan dagoen gazte baten bizipena.


2016-12-01 | ARGIA
Garikoitz Ibarluzea, bi urtera zigortua, ez dute espetxean sartuko akordioa lortu ondoren

Garikoitz Ibarluzearen defentsak eta fiskaltzak akordioa lortu dute eta ibarratar gazteak ez du espetxera joan behar izango. Bi urteko kartzela zigorra eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote.


2016-11-09 | Lander Arbelaitz
Absolbitu egin dute Urko Martinez, Troikaren aurkako istiluen harira epaitua

Asteazken eguerdian zabaldu dute albistea: Absolbitu egin dute Urko Martinez. 2014an Bilbon Troika Go Home mobilizazioan atxilotu zuten, istiluetan parte hartzea egotzita.


Ohikoa den perspektibatik kanpo

Escherren arte magiko eta matematikoari buruzko hitzaldi batean egon nintzen atzo. Artista grafikoa izan zen Maurits Cornelis Escher. Ezer gutxi zekien matematikari buruz. Hala ere, hainbat kontzeptu matematiko azaldu zituen bere marrazkietan.


2016-10-20 | ARGIA
Desobedientziaz libre

2007n A8 autobidea mozteagatik aste honetan absolbitu dituzten bost lagunek bederatzi urtez luzatu den prozesu gorabeheratsuari buruzko hausnarketa zabaldu dute.


2016-10-19 | Topatu.eus
Absolbitu egin dituzte 2014an Gasteizen atxilotutako sei ikasleak

Guztira 13 urteko espetxe zigorra eta 5.000 euroko isunen eskaerak eskatzen zituen fiskalak sei ikasleen aurka. Autoritatearen aurkako delitua eta lesioak eragitea egozten zieten ikasleei.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude