Bidarten emakume bat hil dute, eta bikotekidea atxilotuta dago

  • Albistearen berri Berria egunkariak eman du. Egunkariaren arabera, etxebizitzan aurkitu dute 70 urteko emakumearen gorpua eta bikotekidea etxean itxi da.


2018ko maiatzaren 2an - 14:42
Argazkia Donibane Garazikoa da. Duela egun gutxi bikotekideak bikotekide ohia kotxez harrapatu zuen tokia ageri da. Argazkia: EITB.eus.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beti ere Berria-k webgunean eman duen informazioaren arabera, 13:00ean entregatu du bere burua 80 urteko gizonak. Egunkariak Vuelta Simon Baionako prokuradorearekin hitz egin du eta bi hipotesi dituztela adierazi die: liskarren bat eduki izana edo biak bere buruaz beste egiteko asmoa izatea.

Apirilaren 20az geroztik lau emakume hil dituzte Euskal Herrian. Apirilaren 20an Florentina eta Maria Jose ama-alabak hil zituen bigarrenaren bikotekide ohiak, Gasteizen. Apirilaren 28an, Donibane Garazin Roxane hil zuen haren bikotekide ohiak. 25 urteko gizona kartzelan dago hilketa leporatuta. Ipar Euskal Herriko hainbat talde feministak elkarretaratzea deitu dute maiatzaren 3rako, 18:30ean, Donibane Garaziko Herriko Etxearen aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.