Bigarrengoz, Elkargo Bakarraren aurkako helegitea

  • Hainbat hautetsik, eragilek eta enpresaburuk Ipar Euskal Herrian 2017an indarrean sartuko den HELEP instituzio berriaren aurka egin dute. Eredu administratiboarekin desadostasunak azaldu dituzte oraingo honetan. Maiatzean aurkeztutako helegitean lurralde markoa zalantzan jarri zuten baina Frantziako Estatuko Barne Ministro Bernard Cazeneuvek helegitea bertan behera utzi zuen, elkargoa sortzeko prozedura legezkoa zela argudiatuta.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 13a
Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapeza elkargoaren aurkako erakundeko bozeramailea da eta Gérard Bidegain Garruzeko alkatea, berriz, presidentea. (Argazkia: Sud Ouest)

Maiatzean egin zuten Iparraldeko udalek berezko egitura instituzionalaren alde, horretarako beharrezkoak ziren bi baldintzak bete ostean: udalerrien erdiek egin zuten Elkargo Bakarraren alde eta biztanleria osoaren erdia biltzen zuten. Instituzioak eskumena izango du, besteak beste, garapen ekonomikoan, hirigintzan eta hondakinen kudeaketan.

Berezko elkargoa sortzeko baldintzak bete eta aste gutxira 71 hautetsik aurkeztu zuten helegite hierarkikoa Frantziako Barne Ministerioan; haren bidez, elkargoaren aukera deuseztatzeko eskatu zuten. Cazeneuve Barne Ministroak uztailean ezeztatu zuen helegitea eta argudiatu zuen “HELEP erakunde publikoa sortzeko NOTRE legeak finkatutako prozedura errespetatzen” zuela.

Bigarren helegitea hainbat hautetsik, eragilek eta enpresaburuk sortutako erakunde batek aurkeztu du. Elkarte horretako presidente Gérard Bidegain Garruzeko alkatea da, eta bozeramailea, berriz, Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapeza. Kazeta.eus-ek zabaldu duenez, Alzurik egitasmoa geldiarazi eta beste aukera batzuk bilatzeko eskatu die epaileei. Bidarteko auzapeza elkargoa eratzeko batzordeko kidea da, instituzioaren aurka egon arren.

Elkargoko langileen etorkizunarekin kezkatuta

CFDT sindikatuak kezka azaldu du Elkargo Bakarreko langileen etorkizunaz eta instituzio berriaren egituraketa lanetan parte hartzeko eskatu du, “bere ahotsa entzunarazteko”.

Jean-Pierre Etcheverry sindikatuko ordezkariak azaldu du “HELEParen sorrera demokratikoki onartu den hautu politikoa” dela eta ez “hautu sindikala”. Euren aldarrikapenak biltzen dituen txostena elkargoko lehendakariei bidaliko dietela iragarri du.  

Sindikatuko kideek azaldu dute instituzio berria sortzeak langileak alde batetik bestera mugitzea ekarriko duela eta gogorarazi dute langileek beren etxetik hurbil lan egiteko eskubidea dutela. Egitura berriarekin ados azaldu ez diren langileek kalte-ordainak negoziatzeko duten aukera ere aldarrikatu dute.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal Elkargoa  |  Euskal Herria

Euskal Elkargoa kanaletik interesatuko zaizu...
"Euskal Elkargoa"-ren azken kontseiluaren bileran gertatua

Bakar batzuek menturaz gogoratuko dute, duela 4 urte, udal hauteskundeen ondotik, Uztaritzeko udaletxe berriak euskara frantsesarekin koofizial egin nahi zuen mozio bat bozkatu zuela. Nehorentzako sorpresarik gabe, Auzitegi konstituzionalak erabakia baliogabetu zuen, konstituzioaren 2.artikuluarekin kontraesanean zegoelako.


2018-06-25 | ARGIA
Bi delibero euskararen inguruan

Euskal Konfederazioak joan den larunbatean, ekainaren 23an, Euskal Elkargoak euskarari buruzko bi delibero bozkatu zituen.  Euskara Elkargoaren eremuko lurralde hizkuntza gisa ofizialki aitortzeko lehena, euskararen aldeko hizkuntza politika proiektua bigarrena. Bi deliberoei buruzko azalpenak eman zituen artikulu honen bidez. 


2018-05-25 | Euskal Irratiak
Urruñako Ohantzea haurtzaindegiak Euskal Elkargoaren garraio zerga kritikatu du

Euskal Elkargoaren garraio zerga salatu dute gutun ideki batean Ohantzea Urruñako haurtzaindegiko arduradunek. Uztailan plantan emanen den zergak ondorio larriak ukanen dituela azpimarratu dute, elkarte moduan antolatua den Ohantzearentzat.


Sebastien Castet, Euskal Konfederazioko kidea
Euskalgintzaren begirada, apirilean Euskal Elkargoak aurkeztuko duen hizkuntza politikari

Euskal Elkargoak hizkuntza politika bere gain hartzearen alde agertu ziren  gehiengo handian egitura berri honetako hautetsiak, iazko otsailean. Apirilaren 14an aurkeztuko dute hizkuntza politika proiektua. Horrez gain, jakina da instituzioak euskarari ezagupen bat emanen dion adierazpen bat ere aurkeztuko duela. Zein motatako aitortza izango den ez bada zehazturik, adierazpen garrantzitsua izango dela erran daiteke. Guzti horretaz xeheki hitz egin digu Sebastien Castet Ipar Euskal Herriko... [+]


2017-07-03 | ARGIA
Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriko erakundeek

Ana Ollok eta Bingen Zupiriak, hurrenez hurren Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako sailburuak, eta Mathieu Bierge Iparraldeko Euskararen Bulego Publikoko presidenteak hiru lurraldeetarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute astelehen honetan Iruñean.


2017-03-12 | Jakes Bortairu
Lehen ala azken geltokia

2017ko urtea mugarri gisa geldituko da Ipar Euskal Herriko historian, haren ezagupen politikoaren lehen urratsa lortua izan baita. Denek ez badute aitortzen ere, nehork ezin du ukatu jendarteko sektore zabalek bere egin duten aldarrikapen horren gauzatzea abertzaletasunaren garaipena ere dela. Haatik, batzuek espero dute urrats esanguratsu honek abertzaletasunaren ilunabarra ekarriko duela Ipar Euskal Herrian. Ukapena eta mespretxua bazterturik, abertzaletasunak (euskal burujabetza eraikitzeko... [+]


2017-03-12 | Mikel Asurmendi
Euskal Elkargoa
Posibilismoaren bidean

Frantziako Estatua Errepublika denez geroztik, lehen instituzio politikoa eratu da Ipar Euskal Herrian; Errepublikaren Lurralde Antolaketa Berriaren baitan, NOTRe legearen markoan. Euskal Herri Elkargoa du izena, Communauté Pays Basque. Sortze beretik, izenak berak hainbat dilema sorrarazi du. Aglomerazioa, hirigune, herri eta lurralde izenordeak ere eman baitzaizkio.


2017-03-05 | Bea Salaberri
Bi aholku zoro

Euskal Elkargoko arloetako arduradunak hautatzean, abilki ibili da Jean-René Etxegarai presidentea, inplikatuz egitasmoaren kontra zirenak, baita lekua utziz abertzale etiketadunei ere –ez soberarik halere, hogeita lauetatik bost baitira EAJkoa kontatuz gero– eta hizkuntza politikaren komisioaren buru dugu Beñat Arrabit.

Detaile pipertsu bat: filtratu da Peio Claverie-ri ziotela proposatu lehen intentziotan eta honek kargua ukatu. Pena eman dit kontuak: gogorarazten... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude