Baserritarraren ondoeza

  • Mahala baserriko Jokin Arrospideren iritziz baserritar gero eta gutxiago geratzen dira, eta gainera, euren erabakiak ez dira izaten bereak: “Beste batzuek hartzen dituzte geuretzat”.


2016ko abenduaren 21an - 08:16

Negua lasai xamar igarotzeko asmotan, baserritarra hasita dago laneko erritmoa azkartzen: lurra mugitu, itxiturei azken ukituak eman abereek euren bazka bila dezaten, basoei gainbegiratua egin neguko eguraldi traketsak egindako okerrak zuzenduz, landare gazteak bideratu, bideetako iturriak ireki, lurra gozatu urte garaiaren arabera landatu edo erein behar den landarearentzat.

Ondoren etorriko den udaberriak, gainera, lan erritmoak berdindu egingo ditu baserri guztietan, edo oso antzekoak egin, behintzat.

Azken urteotan errazagoa zaigu lan egitea. Teknologia dugu, lurren partzelazioa egin da leku askotan (sailak eta), ganaduaren biltegiak ere egokitu egin dira eta soroetako janari etekinak hobeto kudeatzen dira tenperatura kontrolatuago eta beste zenbait teknikaren bidez.

Hegoaldean alpapa, garia, patata, zenbait fruta arbola eta horrelakoak dituzte soberan, eta, aldiz, norte alde honetan soberan dugu basoetako egurra, etxeak eta bestelakoak eraikitzeko erabiltzen hasita gaudenak. Pentsa, bizikleta batzuk ere egurrezkok egiten dira!

Elikatzeko barazkiak, esnea, haragiak eta beste hainbat kontu sortzen dira. Ardi kontuetan latxak, mutur gorriak, beltzak, txuriak... Aralar, Urbasa, Urepeleko mendiak dituzte eurentzat, zaldi eta haragi abereekin batera. Eremu horietan beste zenbait animalia basati, oraingoz jasangarriak dira.

Gure Euskal Herri honetan elikadura beharrak eta soberakoak berez bideratzen ditugu, araututa dago, denok dugu argi bata bestearentzakoak garela.

Haziak ere berreskuratu ditugu, ekoizpen txikiagoak baina seguruagoak lortzen ditugu. Euskal behiak ere baditugu, esne dezente, haragiak urdai tartekatuarekin, kolorez gorri-txuriak izaten direnak (nabarmentzeko, uztai edo koilare berdea jartzea tradizio bihurtu da).

Azken finean, baserri asko dago jardunean eta, itxura batean, kaleko jendeak gogoko duen lan polita da. Baserrigintza osasuntsua da, aspertzeko astirik ez daukana, etengabeko dedikazioa eskatzen duena, ondo ordaindua eta, gainera, norberak sortutako janariaren plazera ematen duenetakoa. Baserritarrok, elkar hartuta zabaltzen ditugu dendak eta abarrak, beharren arabera. Pausoa eta ibilera ez dugu kaletarren berdina, baina ondo moldatzen gara hauekin ere.

Ai, ai, ai, ai, ai.

Badakit amets baten erdian bizi naizela eta diodana ez dela egia borobila. Hala ere, barkatzen badidazue, nahiago dut amets horretan bizitzen jarraitu, bertatik irten gabe. Izan ere gauzak ez dira zeharo nik kontatu bezala. Multinazionalek gure egunerokotasuna hartuta dute, askotan geure politikarien kidetzarekin. Eta hauek ia beti nekazari eta baserritarrentzako parafernalietan harrapatuta dabiltza.

Egia beste bat da. Baserritarrak gutxi geratzen gara eta, gainera, geure erabakiak ez dira izaten geureak: beste batzuek hartzen dituzte geuretzat.

Jokin Arrospide Mahala (Baserritarra)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude