Atxiloketa masiboak PKKren inguruaren aurka

  • Turkiako poliziak 297 pertsona atxilotu ditu probintzia ugaritan. Kurdistango Langileen Alderdia, PKKren inguruko kideak direla leporatzen diete.


2015eko uztailaren 24an - 13:04
Gutxienez 297 pertsona atxilotu ditu Turkiako poliziak ostiral goizaldean (Argazkia: Minuto30)

Al Jazeerak jakitera eman duenez soilik Istanbulen 5.000 polizia inguruk hartu dute parte operazioan. Zenbait iturriren arabera, poliziek DHKP-C talde maoista turkiarreko kide bat hil dute operazioan.

PKK-k bere gain hartu zuen asteartean Surucetik 160 kilometrotara bi polizia hil izana eta atxiloketa hauek PKK talde kurduaren mendekua izan daitezke. Talde kurduak egiten duen lehenengo ekintza da 2013ko martxoan su-etena iragarri zuenetik.

Estatu Islamikoko kide bat hila Turkian

Hurriyet egunkari turkiarraren arabera, YDG-H Kurdistango talde ezkertiarrrak asteartean Estatu Islamikoko kide bat hil izana bere gain hartu du. Kide honek YPGen (Kurdistaneko Herri Babeserako miliziak) aurka borroka egin zuen. Edonola ere hilketa astelehenean 32 hildako utzi zituen atentatuaren mendeku gisa egin dutela adierazi dute.

Zenbait iturriren arabera, azken urteetan Estatu Islamikoari 10.000 turkiar batu zaizkiola estimatzen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude