Ostegun eguerdirako 21.500 dira hildakoak Mesopotamiako lurretako historia modernoan izandako lurrikara gogorrenaren eraginez. Mundu osoko herrialde ugari erreskatean laguntzeko taldeak bidaltzen ari dira. Erdoganek esan du eremu kaltetuak ikustera joango dela, bere aurkako giroa sortzen ari den bitartean Turkian. Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du hildakoak 20.000ra iritsi daitezkeela hurrengo egunetan.
Ostegun eguerdiko zenbaketen arabera, 21.500 pertsonatik gora hil eta milaka zauritu dira Turkian, Sirian eta Kurdistanen, Al Jazeeran irakur daitekeenez.
Turkian gobernua egiten ari den kudeaketa haserrea eragiten ari da. Gaziantep hiriko herritarrek salatu dute lurrikara gertatu eta 12 ordutara, oraindik ez zela erreskate talderik iritsi bertara, laguntzera. Erdoganek telebistatik mehatxu egin die: "Eguna heltzen denean, gordetzen ari garen liburua irekiko dugu, kaos soziala eragiten saiatzen ari diren horiek identifikatu eta beharrezko erabakiak hartzeko. Gure fiskalak prest daude azkar mugitzeko".
Eragile kurduek salatu dute Turkiako gobernua ez dela erreskate talderik bidaltzen ari eta beraiek antolatu behar izan dutela autosalbamentua.
Osasunaren Mundu Erakundeak hildakoak 20.000ra iritsi daitezkeela adierazi du. “Zoritxarrez gauza bera ikusten dugu lurrikara guztietan. Hildako edo zauritutako pertsonen hasierako kopuruak nabarmen egingo du gora aste honetan”, azaldu du Catherine Smallwood OMEko Europako larrialdietako arduradunak.
Erreskaterako une kritikoak
Arreta orain zaurituen eta eraikinen azpian daudenen erreskatean dago jarrita. Hondamendi egoeretan lehenbiziko egunak erabakigarriak dira bizitzak salbatzeko, eta larritasun hori handitu besterik ez du egiten lurrikarak eragin duen eremu osoan egiten duen hotz handiak. Herritarren aldetik mezu kritikoak zabaltzen ari dira zenbait zonaldetan, erreskate lanak geldoegiak direla iritzita.
Kurdistanen ere egoera oso larria da. Berria-k HDP Herrien Alderdi Demokratikoa alderdiko presidentekide Mithat Sancar elkarrizketatu du. “Herrialdearen historiako hondamendi sismikorik larriena da hau. Astelehen goizaldean izandako lurrikarak eta handik ordu gutxira gertatutako bigarrenak eremu zabal bati eragin diote: zuzenean kalte egin die gutxienez hamar hiriri, dozenaka probintziari eta ehunka herrixkari. Hondamena izugarria da. Gainera, eguraldi oso gogorra dago: elurra dago leku askotan, eta hotz handia egiten du. Asko etxean zeuden lurrikara gertatu denean, eta horregatik izan dira hainbeste hildako eta zauritu. Milaka dira hildakoak, eta askoz gehiago zaurituak, eta, tamalez, gehiago izango dira orduak pasatu ahala”.
Intentsitate handiko lurrikarak
Lehen lurrikara Euskal Herrian asteleheneko 02:17ak zirenean gertatu da. 7,8 gradukoa izan da, eta Gaziantep hirian (Turkia) izan du epizentroa, zazpi kilometroko sakoneran. Ondoren, hainbat erreplika izan ditu. Azken 25 urteetako astindurik gogorrena izan da, agintariek adierazi dutenez. Bigarren lurrikara bat ere izan da, 7,5 gradukoa, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak eta Kandilli Behatokia eta Lurrikarak Ikertzeko Institutuak jakinarazi dutenez. Euskal Herriko asteleheneko 11:24ean gertatu da, Turkiako Kahramanmaras probintzian.
Goizaldeko lurrikara azken 100 urteetako gogorrena izan da, 1939an Erzincan hirian gertatu zenaren ondotik. Orduan, 32.000 hildako baino gehiago izan ziren.
Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]
Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]
Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]
Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]
Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.
Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.
Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]
Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]
Turkiako Poliziak torturatu dituztela salatu dute, eta ondoren, ondasunak lapurtu eta biluzik utzi dituztela hiriaren kanpoaldean.
Cemil Bayik PKK-ko buruak adierazi du helburua erreskate lanak ez oztopatzea dela eta su-etenak "herriaren mina arindu eta zauriak sendatu arte" iraungo duela.
Kurdistango Langileen Alderdia (PKK) erakunde terroristen EBko zerrendatik kentzeko kanpaina amaitu da. 2021eko azaroan abiarazi zuten "Kurduentzako Justizia" iniziatiba. Emaitzen arabera, hiru milioi sinadura bildu ditu eta Europako Batzordeari eman dizkio.