Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

  • Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


2023ko maiatzaren 17a - 11:44
Azken eguneraketa:15:49
Epaitu dituzten hamar kazetaritatik bederatzi askatu dituzte asteartean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zenbait hedabide independentetako hamar kazetariren aurkako epaiketaren lehen saioa asteartean amaitu da bederatzi kide askatuta, guztiak bat izan ezik: Hamdullah Bayram.

Auzitegi Gorenak ebatzi du kazetari batek duen lantokia ezin dela izan bera atxilotzeko arrazoi bakarra, "erakunde terroristako kide" izatearen susmopean. Kazetarien abokatuak eskatu du guztiak askatzeko, ANF agentzia kurduak jaso duenez.

Kazetari kurduen aurkako epaiketa Ankaran. (Argazkia: ANF)

Auzitegiak Hamdullah Bayramen espedientea bereiztea erabaki du eta beste sumario batekin elkartzea. Mesopotamia News Agency eta JinNews hedabideek ikerketapean jarraituko dute eta azken sumario hau gaiarekin lotua da. Epaiketak 2023ko uztailaren 5era arte iraungo du. Hamdullah Bayram kazetaria 2023ko martxoaren 20an atxilotu zuten, ikerketa berean.

Mugarik Gabeko Erreportariak elkarteak Turkiako autoritateei dei egin die "utz dezaten justizia instrumentalizatzeari oposizioko prentsa jazartzeko", Kurdistan Au Feminin blogean jaso dutenez.

Prentsa askatasunaren aurkako erasoak ohikoak dira Turkian, eta batez ere, Turkiaren menpeko Kurdistanen, ARGIAn ere jorratu izan dugunez hemen, hemen edo hemen, hiru adibide aipatzearren. Turkiako Poliziak itxiarazitako Azadiya Welat kurduerazko egunkariari buruzko erreportajea ere sarean irakurgai da: prentsa askearen martiriak.


Kazetarien aurkako jazarpena kanaletik interesatuko zaizu...
Pablo Gonzalez kazetariak bi urte beteko ditu atxilo

Poloniako justiziak beste hiru hilabetez luzatu du Pablo Gonzalez euskal kazetariaren behin-behineko espetxeratzea. Zazpigarren luzapena da, eta bi urte egingo ditu kartzelan 2022ko otsailean atxilotu zutenetik.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


Pablo González askatzeko mozioa bertan behera utzi dute UPNk, PPk, Voxek eta PSNk

Eskuineko hiru alderdiek aurka bozkatu dute eta Chiviterena abstenitu egin da; aldiz, EH Bilduk eta Geroa Baik Contigo-Zurekinen proposamena babestu dute. Gonzálezek 20 hilabete daramatza Poloniako espetxe batean, akusazioaren frogarik jakinarazi ez bada ere.


Kartzela zigorra ezarri diete Mahsa Aminiren heriotzaren berri eman zuten kazetari iraniarrei

Niloofar Hamedi eta Elaheh Mohamadi kazetariek sei eta zazpi urteko kartzela zigorrak beteko dituzte AEBetako Gobernuarekin kolaboratzea, segurtasunaren aurkako delituak egiteko konspiratzea eta Irango Errepublika Islamikoaren aurkako jarduerak hedatzea egotzita.


2023-10-03 | ARGIA
Pablo Gonzalez espainiaratzeko eskatu dute hamalau eurodiputatuk

"Pablo Gonzálezen erabateko babesgabetasun egoerak asko kezkatzen gaitu; oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen zaizkio". Hamalau eurodiputatuk (sozialdemokrata, berde eta ezkerrekoek) gutuna helarazi diote Poloniako Justizia ministro Zbigniew Zobrori... [+]


Eguneraketa berriak daude