Turkiako poliziak 297 pertsona atxilotu ditu probintzia ugaritan. Kurdistango Langileen Alderdia, PKKren inguruko kideak direla leporatzen diete.
Al Jazeerak jakitera eman duenez soilik Istanbulen 5.000 polizia inguruk hartu dute parte operazioan. Zenbait iturriren arabera, poliziek DHKP-C talde maoista turkiarreko kide bat hil dute operazioan.
PKK-k bere gain hartu zuen asteartean Surucetik 160 kilometrotara bi polizia hil izana eta atxiloketa hauek PKK talde kurduaren mendekua izan daitezke. Talde kurduak egiten duen lehenengo ekintza da 2013ko martxoan su-etena iragarri zuenetik.
Estatu Islamikoko kide bat hila Turkian
Hurriyet egunkari turkiarraren arabera, YDG-H Kurdistango talde ezkertiarrrak asteartean Estatu Islamikoko kide bat hil izana bere gain hartu du. Kide honek YPGen (Kurdistaneko Herri Babeserako miliziak) aurka borroka egin zuen. Edonola ere hilketa astelehenean 32 hildako utzi zituen atentatuaren mendeku gisa egin dutela adierazi dute.
Zenbait iturriren arabera, azken urteetan Estatu Islamikoari 10.000 turkiar batu zaizkiola estimatzen da.