4.000 kasu baino gehiago jaso dituzte Eusko Jaurlaritzak eta EHUk torturari buruzko txostenean

  • 1960 eta 2014 artean Euskal Herrian izandako tortura kasuen inguruko txostena aurkeztu dute EHUko Kriminologiarako Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak. Ikerketa zuzendu duten Laura Pego zuzenbidean doktoreak eta Pako Etxeberria auzitegietako medikuak eman dituzte datuak: aipatu urteetan Euskal Herrian 4.113 tortura kasu izan zirela dokumentatu dute.


2017ko abenduaren 18an - 12:08
Argazkia: Irekia / Eusko Jaurlaritza.

Aurreneko aldiz instituzio publiko batek Espainiako Estatuak torturatu izan duela onartu du eta gainera zifrak eman ditu komisarietan gertatutako tortura kasuez. 1960an frankismoaren garaian hasi eta trantsizioaren ondorengo garaietan izandako kasuak jaso dituzte txostenean.

Txostenak jasotako 4.113 kasuetatik, 1.792tan Espainiako Polizia izan da torturatzailea, 1.785etan Guardia Zibila eta 336tan Ertzaintza. Hain zuzen, EAEko poliziako ErNE sindikatuak gogor kritikatu du txostenaren edukia, "torturen salaketetan bakarrik·" oinarritu eta epai judiziala kontuan ez izateagatik. Etxeberriak eta Pegok, berriz, adierazi dute txostenaren sinesgarritasuna %95ekoa dela, eta jasotako 202 salaketa NBEren protokoloen araberako peritu-azterketa gainditu dutela.

Espainia jomugan

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatua sei kasutan gutxienez zigortu ondoren dator txostena. 2010. urtetik Estrasburgoko Auzitegiak behin eta berriz Espainia jo puntuan jarri du tortura kasuak ez dituelako ikertu.

50 funtzionario zigortu izan dituzte urte horietan zehar torturatzeagatik. Hain zuzen 30 kondena jaso dituzte txostenean, beti ere Espainiako Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari lotutakoak. Ondoren horietako asko indultatu zituen Espainiako Gobernuak.

Tortura salatu dutenen gehiengoa, %83, gizonezkoak dira, Etxeberriak eta Pegok azaldu dutenez. Tortura edo tratu txarrak jasandakoen %5ek, gutxi gorabehera, kalte psikologikoak dituztela gaineratu dute, baita haientzat laguntza galdatu ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude