Alemanian gay eta lesbianen ezkontzak geroz eta gertuago

  • Alemaniako parlamentuko goi ganberak sexu berdineko bikoteak ezkondu ahal izateko lege proposamena adostu du. Gai eta lesbianak legez ezkondu ahal izateko legeari baldintza bakarra gelditzen zaio: behe ganberaren onarpena.


2015eko irailaren 28an - 11:47
Sexu bereko ezkontzen diskriminazioaren aurkako esloganak erakutsi dituzte goi ganberaren aurrean bildutako protestan (Argazkia: Der Spiegel)

Mozioa SPD sozialdemokratak, Die Linke alderdi ezkertiarrak eta Die Grünen berdeen aldeko bozekin onartu da. CDU alderdi demokristauak proposamenaren aurka bozkatu du.

Behe ganbarako Bundestagean abenduan eztabaidatuko da proposamena.

Legea konstituzioaren aurkakoa dela esan du Babariako justizia ministro Winfried Bausbackek. Alemaniar konstituzioan aldaketa egin ahal izateko indar politikoen bi herenak behar dira. Ondorioz, legea onartzeko demokristauen babesa beharko luke.

Sexu bereko bikoteen adopzio eskubideari dagokionez, Bausbacken iritziak CDU alderdiaren gehiengoaren iritziarekin bat egiten du: “Ezkontza familia tradizionalaren printzipioetan oinarrituta dago, hau da, umeak bere berezko (odolezko) gurasoekin hezi behar dira”.

“Bundestagak aukera ona dauka diskriminazioarekin amaitzeko”, Berdeen alderdiko Irene Alt politikariak esan duenez

Duela bi urte goi ganberan aurkeztutako antzeko iniziatiba batek sexu berdintasunean oinarritutako ezkontza legea onartu zuen. 2013ko irailean hauteskundeak zirenez, proposamena ez zen behe ganbarara eztabaidatzera iritsi.

Alemaniako gizartearen %70 baino gehiago sexu bereko lagunen ezkontzen alde dagoela adierazten dute estatistikek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Transen eskubideen aldeko elkarretaratzea eginen dute Baionan, 800 eragileren deiarekin bat eginik

Maiatzaren 5ean mobilizatzeko deia luzatu dute 800 eragilek Politis komunikabidean plazaraturiko iritzi artikulu baten bitartez. Tartean daude besteak beste, Annie Ernaux idazlea, Hiesaren aurka dabilen Act Up elkartea, Planning Familial talde feminista ezaguna,... [+]


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Eguneraketa berriak daude