Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira


2023ko abuztuaren 24an - 08:34
Azken eguneraketa: 11:57
Argazkia: Izquierda Diario.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Datuen arabera, hildakoen %95 trans emakumeak edo pertsona transfemeninoak ziren, %50 lan sexuala egiten zuten eta %36 migratzaileak ziren. Ikerketak bakarrik erregistratutako kasuak jasotzen ditu. Erasoak, suizidioak eta herrialde errepresiboetatik ateratzeko migrazioa handitu egin dira.

Hainbat estatutan trans pertsonen identitatea ez da onartzen, edo baldintza bortitzak eskatzen dira errekonozimendu legala edukitzeko, hala nola “diagnosi psikiatrikoa, esterilizazioa, dibortzioa edo kirurgia genitala”, Izquierda Diario-n adierazi duten moduan.

Eraso politikoak

Azkeneko urteetan, trans pertsonen aurkako eraso politikoak handitu dira. AEB Amerikako Estatu Batuetako hainbat estatutan pertsona transgeneroentzako osasun zerbitzuak geroz eta gehiago mugatzen dira. Europan “etengabeko oztopo juridikoak” daude pertsona transen identitatea onartzeko: Eskozian genero-errekonozimendu legea onartu zen 2022ko abenduan, baina Erresuma Batuak legeari betoa jarri zion 2023ko urtarrilean.

Trans migratzaileen kasuan, arazo gehiago dituzte. Espainiako Estatuko trans legearen aurreko zirriborroetan Espainian bizileku erregularra duten migratzaileen sexu legala eta izena aldatzeko aukera ematen zuten, baina azkeneko bertsioan pertsona migratzaileen jatorrizko herrialdean zergatik ezin duten aldaketa hori egin ziurtatzen duen dokumentu bat eskatzen dute eta egoera administratibo irregularrean dauden migratzaileak kanpoan uzten dituzte.


Transexualitatea kanalean gehiago
2025eko apirilaren 30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...