Tolosako herritarra zen Miguel Vargas Arnaizen gorpuzkiak hobiratu dituzte Elgoibarren. Rabanera del Pinar (Burgos) udalerrian erail zuten, 1936an. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak hartu zuten parte ekitaldian.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
80 urte baino gehiago igaro behar izan dira Zornotzako udalak gerra zibilean fusilaturik hil zituzten herritarrak, izen-abizendun biktima legez aitortu ditzan. Aipamenik, oroimenik ere ez frentean hildakoez, kartzelaratuez edo erbesteratuen biografiaz. Orain arteko anonimotasunean jarraitu behar dutela erabaki du udalbatzak. Adierazpen aseptikoa, auzokide baten etxeko teilatuaren berriztapen baimena onartuko balitz bezala.
Leaburuko plaza berritzeko lanetan aurkitu zuten eta Ertzaintzak eraman zuen eztanda eragiteko asmoz; ez da horrelako bonba bat topatzen duten lehen aldia.
Olaben (Nafarroa) aurkitu dituzte Ezkabako presondegitik ihes egin eta ondoren frankistek hil zuten gizonezko baten gorpuzkinak. 1938ko maiatzaren 24an hil zuten eta 25 urte baino gutxiago zituela ere baieztatu dute.
Iruñeko Artxibo Militarra arakatu duen lehen historialaria da. Horren fruitu da Consejo de Guerra. Injusticia militar en Navarra, 1936-1940 liburua (Altaffaylla-Txalaparta, 2017), Navarra 1936: de la Esperanza al terror liburu ezagunaren segida. Hark 3.000 hildakoren berri eman zuen. Honek auzitegi militarren ohiko jarduna, gizarte zibila militarren begietatik ikusia eta armadaren erabateko kontrola erakusten ditu.
Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatu zuen plaka jartzea eta hala eginen du. Plaka horretan Iruñean eraildako 308 pertsonen izenak ageriko dira.
Herriko faxistak ziren, guardia zibilak ziren, falangistak ziren, katolikoak ziren, Birjinaren Eguna zen eta ondoren otoiz egitera joan ziren. Gora jainko maitea!”. Fermin Balentziaren hitzak dira, Maravillas kanta aurkezteko.
Ezkaba mendian inprobisatutako kartzelaren barruan gertatutako tragediaz bagenekien zerbait, ez hainbeste murru horietatik at emakume taldeek eraman zuten borrokaz. Amaia Kowasch ikerlari iruindarrak presoen biziraupenerako ezinbesteko izan ziren itzaleko sare horien protagonistei ahotsa eta aurpegia jarri die orain.
Espazioaren barrea (Gernika) erakusketan eginiko bisita gidatuaren kronika. Non: Donostian, San Telmo museoan. Noiz: Urtarrilaren 27an. Erakusketa zabalik otsailaren 25era arte.
Frankistek bortxatu eta hil zuten Lamberto 14 urte zituenean. 'Larragako loretxo' izenarekin ere ezaguna, Iruñeko Lezkairu auzoan plaza bati haren izena jarri diote.
Gerra Zibilean hil zituzten 92 herritarren omenezko oroitarriak jarriak dituzte Erreniegan eta pintura gorri eta horiarekin erasotuak agertu dira. Asteburuan egin zituzten batzuk, baina astelehen goizean pintaketa gehiago ere aurkitu dituzte.