Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.
1936ko Gerran gertatutakoak landu eta errepresaliatuen aitortza lortzeko proiektu bat sortzeari ekin zioten duela lau urte Ion Martin eta Ibai Arrieta usurbildarrek. Proiektua udalari aurkezteko bidean batu ziren Aitzol Arroyo historialari hondarribiarra eta Aitor Azurki kazetari donostiarra. Azken honek idatzitako Artosak euripean azken gudarien testigantzak liburuko datuetatik tiraka eta Arantxa Manterola kazetari usurbildarrak herriko zenbait eragileren laguntzarekin idatzitako Herriak Badaki: Usurbilgo memoria errepresiboa: 1973-2002 laneko pistei segika, gerrarekin lotutako zenbait kontu aztertzeke zeudela sinetsita aurkeztu zuten proiektua.
Azkar konfirmatu zen sustatzaileen hipotesia, ordura arte jakin gabeko zenbait datu, izen eta dokumentu topatu zirenean. Ikerketa horietan herritarrak murgiltzea zen proiektuaren hurrengo pausoa. Berehala osatu zen boluntario taldeak erabaki zuen Usurbil 1936 elkartea sortzea 2021ean. Urte berean memoriaren berreskurapenean herritarrak lehen lerrora igaro eta proiektua are gehiago hauspotzeko hitzarmena sinatu zuten udalarekin.
Bi pertsonarekin hasi zena herri proiektu bilakatu zen denborarekin. Azken hiru urte hauetan asko izan dira elkarteak sustatu dituen lanak: testigantzak bildu, fusilatuei omenaldiak egin, gerra guneak berreskuratu edota artxibategietako lanaren bidez txosten historikoa landu. Egindakoen artean mugarria izan zen apirilaren 13an Andatzako magaletan egindako birsortze historikoa. Parte hartzaile eta bisitarien artean 150 pertsona biltzea lortu zuen elkarteak.
Usurbil 1936 elkarteak bere praktikarekin memoria berreskuratzeko bidean herritar orok duen ardura balioan jartzea lortu du. Asko izan dira ekimen batean edo bestean bere alea jarri duten herritarrak. Elkartearen sustatzaileen arabera, proiektua indartu eta denboran luzatzeko gakoetako bat hori izan da hain zuzen, bakoitzak bere lekua bilatu izana proiektuan. Herritar gehienak lan lerro zehatzetan aritu dira lanean eta guztiaren koordinazioa elkartetik bideratu da.
Gertaturikoaren bilduma eta txosten historikoaren eratzea
Informazioa jasotzeko prozesua baldintzatuta egon da hasieratik: pasatako denbora luzea, faxistek gertatutakoa estaltzeko eginiko saiakera, edota garai hartako protagonista gehienak hilda egotea. Aitzol Arroyo historialariak, Arantxa Manterola eta Ion Martinen laguntzarekin, artxibategietan buruturiko ikerketari herritarrei eginiko elkarrizketa eta testigantzak batu zaizkie. 1936ko irailaren azken egun haietan Usurbilen gertatutakoen berri ematen diguten datu, argazki eta dokumentu andana berreskuratzea lortu da. Tropa frankistek Usurbili eraso egin ziotenetik beraien esku geratu zen herrian gertatutakoaren gaineko kontakizuna, baina ekimenetik bildu duten materialarekin txosten historikoa ontzea lortu dute
Fusilatuen aitortza eta memoria guneen berreskurapena
Gudan eta osteko diktaduran izandako errepresioaren eraginak aztertu eta azaleratzea izan da beste lan ildo garrantzitsuenetako bat. Frankistek fusilatutako zazpi herritarrak omentzeko ekitaldi nagusia antolatu zuen elkarteak 2021eko irailean herria frankisten menpe geratu zela 85 urte betetzen zirela baliatuta.
Fusilamendu horiek gertatu ziren lekuak memoria gune bilakatzeko omenaldiak egin dira Gipuzkoako hainbat lekutan, tartean Usurbil, Donostia eta Lasarte Oria elkartzen diren Irubideko bidegurutzean edo Oikia-Zumaian dagoen Meagako bidean.
Bildutako testigantza askoren arabera, Irubiden eskualdeko herritar asko fusilatu eta lurperatuak izan ziren. Meagan EAJ-ko kideak ziren Bautista Aginaga Otegi usurbildarra eta Pedro Julian Agirre Gallastegi aiarra fusilatu zituzten. Leku batean zein bestean monolitoak ezarri dira han gertaturikoa ahaztu ez dadin.
Andatzako frontea eta lubakien berreskurapena
1936ko abuztuaren amaieran Donostia eta Oria bailarako zenbat herri frankisten eskutan erori ostean, Andatza mendia eta haren inguruak defentsa lerro puntu garrantzitsu bilakatu ziren antifrankistentzat. Lubaki lerroaren berreskuratzea izan da beste lanetako bat. Berreskurapen lanekin batera 2022 eta 2023an indusketa arkeologikoak burutu ziren. Ehunka bala-zorro eta hainbat objektu azaldu dira ordutik.
Lan hau guztia argitara eramateko modua izan zen apirilaren 13an herritarren laguntzaz egindako birsortze historikoa. Lanketan ezinbestekoa izan da Intxorta 1937, Lubaki, Burdin Hezia Oroimenaren Museoa, Euzkadiko Frontea eta Oroimen eragile memorialistek eskainitako laguntza. Aurkitutako zenbait daturen arabera, gutxienez 19 hildako eta 55 zauritu izan ziren egun haietan Andatzan.
Lubakietako lan arkeologikoa aurrera eramateko prozesuan Malen Lizarraga, Inmaculada Richaud, Francisco Gomez, Xabier Herrero, Aitziber Gonzalez eta Pablo Perucha arkeologoek hartu dute parte. Lubakietan topatu denaren berri, txosten arkeologikoa idazten ari den Josu Santamaria arkeologoak eman zien herritarrei birsortze historikoaren amaieran. Ikerketa arkeologikoa zein historikoa batzen dituen ‘Andatzako Oroimen Ibilbidea‘ egikaritu da aurten. Panel informatibo eta QR irudiez osatuko ibilbidean edozein herritarrek Andatzarako txangoa probestu dezake gerora Saseta defentsa sistema gisa ezagun denaren zati bat ezagutzeko.
Elkarteak duen webgunean daude orain arte bildutako argazki, testigantza eta proiektuaren nondik norako guztiak. Azken ekimen gisa, 1936ko Gerra azaltzeko Usurbil gurutzatuko duen ibilbide interaktiboa osatu asmo du elkarteak.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.