Ipar Euskal Herriko historia izango da ardatzetako bat Sarako Idazleen Biltzarrean

  • Apirilaren 1ean eta 2an egingo da Idazleen Biltzarraren 41. edizioa Saran. Liburu aurkezpenek, erakusketek, irakurketa musikatuek eta kontzertuek hartuko dute protagonismoa. Egun profesionalean, Ipar Euskal Herriko historia jaso duten argitalpenak eta historialariak izango dira hizpide.


2024ko martxoaren 22an - 08:37
Azken eguneraketa: 09:39
Argazkia: EKE.

Apirilaren 1ean, Euskal Herriko idazleak, argitaletxeak eta elkarteak bilduko dira azokan, herriko kiroldegian. Liburuak hostokatzeko aukeraz gain, liburu aurkezpenak eta mahai-inguruak egingo dira. 10:00etatik 19:00etara egongo da irekita azoka eta denbora tarte horretan Alexander Chanier-en erakusketa ikusteko aukera izango da.

Eguerdian, 2024ko Biltzar saria jasoko dute aurtengo bi saridunek, Amets Arzallusek eta Jean Duverdier-ek. Arzallus kazetari, bertsolari eta idazle alorretan egindako lanagatik sarituko dute, eta bereziki, Miñan liburuagatik. Duverdier, berriz, marrazkilari eta ilustratzaile lanetan egindako ibilbideagatik sarituko dute, baita Baionako festetako Leon erregea pertsonaiaren sortzaile izateagatik ere.

Haurrentzako txokoa mediatekan egongo da egun osoz. Irakurketa musikatua izango da Kiribil konpainiaren eskutik.

Apirilak 2, egun profesionala

Besteak beste, bi hitzaldi entzuteko aukera egongo da. Peio Uhalte Elkar liburu-dendako kideak Ipar Euskal herriko historia: argitalpenak hitzaldia emango du. Claude Martinez historia irakasleak, berriz, (Ipar) Euskal Herriko historialari nagusiak mintzaldia eskainiko du.

Mahai-ingurua ere egongo da. Ipar Euskal Herriko historia dokumentatzeko, irakasteko eta ezagutza transmititzeko zailtasunez arituko dira mahaikideak. Izenburu hau jarri diote mahai-inguruari: Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?, eta ondokoak dira partaideak: Xabier Itçaina, Maite Urmeneta, Bixente Irigarai eta Philippe Etchegoyhen.

Bi egunetako egitarau osoa hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sarako Biltzarra
Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Eguneraketa berriak daude