“Espekulazioari Stop!” errateko, 200 bat lagun bildu ziren Sarako herriko etxe aintzinean larunbatean

  • Saran 945.000 eurotan etxe bat salgai jarri dutela eta, espekulazioa salatu dute 200 bat herritarrek larunbatean. Iragarkiaren arabera, 160 metro karratu eta sei gela ditu, orotara 1.543 metro karratuko lursailarekin. Elkarretaratzearen ostean, saltzaileak hitza hartu eta azaldu du diruz zailtasunetan dela bere familia. Prezioa 720.000 eurotara apaldu du, eta bere burua defenditu du erranez ez duela berak espekulazio akuilatzen, agentziek dutela merkatua finkatzen. Gainera, etxebizitzaren krisia herritarrek dutela hauspotzen salatu du.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 23an - 15:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Irratietako kazetari Kriztof Arotzarenak gaiaz galdegin die Sarako gazte batzuei:

 


Lurraren espekulazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.