I-Enerrek eguzki plaken lau proiektu jarriko ditu martxan udan

  • 2014an sortu zen I-Ener eta ordudanik 17 zentral fotovoltaiko jarri ditu martxan Euskal Herrian. Azkainen eta Baionan laster jarriko dituzte martxan instalazio berriak eta horiez gain beste lau eguzki plaka jarriko dituzte uda honetan: Sara, Donoztiri, Garazi eta Ortzaizen.


2022ko maiatzaren 31n - 10:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

I-Enerrek azaldu duenez, tokian tokiko eragileekin garatzen dute eguzki plaken proiektua eta oinarri gisa eredu hau hartzen dute:

Eguzki plakak jarriko diren teilatua I-Enerren esku uzten da, 25 urterako. Inbertsioa I-Enerrek egiten du bere osotasunean eta zentralaren mantenimenduaz ere I-Ener arduratzen da. Alokairu sinbolikoa ordaintzen du I-Enerrek, urtean euro bakarrekoa teilatuko.

Proiektu hauei esker lortzen da energia berriztagarria ekoiztea tokian tokian.

Udan martxan jarriko dituzten lau proiektuak aurkezteko lau bilkura publiko antolatu dituzte eta I-Enerrek lurraldeko herritar eta profesional guztiak gonbidatu ditu, joan daitezen "gure deskubritzera, abiaraziz herritar inbertsio deialdi berri bat sustengatzeko energia berriztagarriak eta tokiko garapena".


Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.