Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

  • Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


2024ko urriaren 01ean - 09:59

Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azokaren laugarren edizioa antolatu dute urriaren 11 eta 12an Saran. Herriko Mari Gorri elkartea, Donostiako Galtzagorri eta Pamiela argitaletxearen elkarlanarekin izango da, Biziki goxatu, osoki maitatu lelopean.

Azoka bat baino gehiago da Ikusi Mikusi. Ez dago Euskal Herrian haur eta literatura soilik euskaraz biltzen dituen azokarik. Urriaren 11koa, ikasle eta profesionalei bideratuta egongo da. Eskola desberdinetako umeak hurbilduko dira eta 15 euroko bonua izango dute liburuak erosteko. Urriaren 12a berriz familien eguna izango da eta ateak irekita egongo dira denon bisita jasotzeko.

Literatura obretan oinarritutako ikuskizunak, lantegiak, animazioa edota idazle eta ilustratzaileekin topaketak ere antolatu dira. Egitarau osoa ikusimikusi.eus webgunean. Xehetasun guztiak Amaia Hennebutte antolatzaileak eman dizkigu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haur eta gazte literatura
Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Nola irakurzaletu ikasleak

Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek,... [+]


Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Materialismo histerikoa
Haur euskaldun izatea

Igande goiza Tolstoiren ipuin bat irakurtzen pasa genuen, irakurtzen, euskaraz: “Zenbat lur behar du gizon batek?”. Eta Elena Odriozolaren marrazkiak ezagutu ditu Gulliverren abenturetan ikusi zituelako, Ipuinen harian gozatu. Diskotekero jartzen da gero, maiz, eta... [+]


Ireki dute Urruzuno literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea

Saria bost eguneko literatura-egonaldian parte hartzeko aukera izango da. Guztira hogei irabazle izango dira, eta ikastetxeak ere sarituko dituzte.


Oin bat bestearen aitzinean?

Gure semea irakurtzen hasi zelarik eskolan, bere adineko liburu bila aritu ginen. Horrela agertu zitzaigun etxean frantsesezko Sami et Julie font des crêpes (“Samik eta Juliek matahamiak egiten dituzte”), E. Massonaud eta T. Bontéren lana. Izenburua... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


33 eskolatako ikasleak gerturatuko dira Ikusi Mikusi haur eta gazte literatur azokara

Haur eta gazteei zuzenduta euskaraz dagoen literatur azoka bakarra da Ikusi Mikusi, Saran egingo dute eta Euskal Herri osoko 33 eskolatako 1.396 ikaslek, familiek eta arloko profesionalek hartuko dute parte. "Hazi handiak ereiten ditugu haur eta gazte horiengan".


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Gookapi, haurrentzako euskarazko lehen plataforma interaktiboa

Gookapi.eus euskal ekoizpeneko marrazki bizidunen 1.000 minutu baino gehiago daude eskuragarri. 10 urtetik beherako haurrei zuzenduta dagoen euskarazko lehen plataforma interaktiboa da.


Kronika
Oinarria zaindu, bidea egiteko

Geure Gelatik emakume idazleen liburu azoka ospatu da asteburuan Azkoitian. Hainbat liburu aurkezpen eta solaserako aukeren artean, haur eta gazte literatura izan dute hizketagai Jasone Osoro eta Alaine Agirre idazleek, Xabier Mendigurenek proposatutako hari muturrei segika.


Materialismo histerikoa
Literatura-literatura

Diktaduraren aurkako borrokaren eredua, kaiku bat janztea. Biktimen Oroimenezko Zentroan, Meliton Manzanas. Bakearen alde Ukrainari erasorako armak bidali (ez nekien eman, saldu, utzi, zer aditz jarri, bidali, tira, bidali). Eta haurrak: ama, egingo ditugu txisteak? Etxe bat... [+]


“Haurrari ipuina irakurtzen diona hitz eta pitz irudikatzen dugu, baina entzuten ere trebatu behar du bitartekariak”

Irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko eta haur eta gazte literaturan bitartekari diren hezitzaileak trebatzeko ikastaroa antolatu du Galtzagorri elkarteak. Heziketa literarioaren gakoez eta irakurzaletasunarekiko grina pizteko formulaz galdetu diogu Galtzagorriko... [+]


Literaturaz hazten

Lizardi saria eskuratu zuen iaz Patxi Zubizarretaren lan honek; garai berria du gure arteko lehiaketarik zaharrenak eta aldaketako bat dugu bi urtean behin gazteentzako obra bat sarituko dela eta hurrengoan haurrentzakoa. Zerria gazteei zuzenduriko lana dugu, irakurle... [+]


Eguneraketa berriak daude