Parlamentuei eskatu diete Greziako errefuxiatu esparruetako haurrei Ukrainakoei bezalako harrera egiteko

  • Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek ekimen bat abiatuko dute Euskal Herrira ekartzeko “baldintza oso ahuletan” dauden Greziako errefuxiatu kanpamenduetako haurrak. Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu dira, exijitzeko ume horiei berme eta babesa eman diezaieten, Ukrainatik etorritakoei egiten dieten gisan.


2022ko maiatzaren 25an - 17:27

Greziako errefuxiatu esparruetan osasun-laguntzarik eta elikadura duinik gabe dauden “baldintza oso ahuleko” haurrak Euskal Herrira ekartzeko bidea egingo dute Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek, asteazkenean prentsaren aurrean jakinarazi dutenez. Euren helburua da “osasun-arazo larriak” dituzten umeei hemen arta egokia ematea, eta argitu dute Mugarik Gabeko Medikuen txostenak zein hango egoera ezagutzen duten lankideen laguntza izango dutela.

Baina hori ez denez nahikoa, zuzenean Nafarroako Parlamentuari eta Eusko Legebiltzarrari zuzendu zaizkie, eskakizun zehatzak egiteko, eta galdegin dute Ukrainako haurrekin hartzen diren erabakiak gainerako errefuxiatuentzat ere baliatzeko. Espainiako Barne Ministerioari ere helarazi diote eskakizunen dokumentua. Hiru eske nagusi egin dizkiete:

- Aldi baterako bizitoki baimena ematea salbuespenezko arrazoi humanitarioengatik.

- Giza korridoreak irekitzea, Sant ‘Egidioko Komunitatearen adibidea eredutzat izanda, besteak beste.

- Onartzea Atzerritarren Ezohiko Erregularizaziorako Legegintzako Herri Ekimena (sinadura bilketa fasean dago).

Ukrainako iheslarien bidetik

Elkarteek babestu egin dute Ukrainako gerratik ihesi datozen herritarrei asiloa emateko aktibatu duten zuzentaraua, eta haiei Europar Batasuneko herrialdeek “harrera duina” egitea ere bai. Gogorarazi dute estatu guztiek “inolako salbuespenik gabe” errespetatu eta bermatu behar dituztela migrazio-bideak, eta halaxe dioela Espainiako Estatuak 2018an sinatutako itunak.

Dena den, ohartarazi dute ez dutela betetzen: “Ez gatoz bat beste leku batzuetan (Siria, Afganistan, Irak, Kurdistan…) sortutako antzeko egoeretatik ihes egiten duten beste pertsona batzuei tratu ez-duina ematearekin”. Beraz, instituzioei eskatu diete ekimena aurrera eramateko babesa eta bermea eman diezaieten Greziatik ekarri nahi dituzten iheslariei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ongi Etorri Errefuxiatuak
2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Bilboko Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu dute, kale saltzaileen aurkako Poliziaren “esku-hartze neurrigabea” justifikatzeagatik

Duela gutxi Bilboko Alde Zaharrean kale salmentan ari zirenen aurka Poliziak izandako esku-hartze “neurrigabe eta biolentoa” ikertzeko eta esku-hartze hori “legitimatu eta justifikatu” duen Amaia Arregi Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu du... [+]


Euskal Herriko hainbat herritan kalean lo egingo dute harrera duina eskatzeko

Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude