EhuGune eta Ongi Etorri Errefuxiatuak eragileek gonbidatuta Bilbon izan da Helena Maleno (1970, El Ejido, Andaluzia), Vida en la necrofrontera [Bizitza nekromugan] txostena aurkezten. Kazetari, ikerlari eta, batez ere, giza eskubideen defendatzaile andaluziarra Marokon bizi da. Bi urteko lanak ahotsa eman die itsasoko bidea eginda bizirik atera diren kideei (hitz horixe darabil Malenok) eta euren senideei, mugek eragin dieten erresistentzia estrategiak konta ditzaten.
Vida en la necrofrontera txostenean mugako emakumeen historioak jasotzen dituzu, aurretik inoiz ez delako egin. Zerk eraman zaitu lan hori egitera?
Caminos de Frontera kolektiboan migratzaile komunitateekin egindako lan-esperientziatik sortu zen, eta egunero egiten dugun indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen monitorizaziotik. Baina baita hegoaldeko jakintza epistemologiaren eraikuntzatik ere; alegia, errealitate hauek bizi dituztenen diskurtsoei ezikusiarena egiten zaie. Iparraldetik datozenen bizipen eta diskurtsoak daude bakarrik, diskurtso ofizialak, eta hor diskurtso arrazistei eta xenofoboei egiten zaie leku. Horregatik gatoz muga politikek zeharkatzen dituzten pertsonen diskurtso eta analisiekin.
“Botatzeko gorputzak”, “hiltzen uzteko bizitzak”, “erresistentzia estrategiak”... kontzeptu gordin horiek eramaten zaituzte nekropolitikatik nekromugaldera.
AEBetan erabiltzen den kontzeptua da nekromuga. Nekropolitika ezartzen den guneak edo lurraldeak liratezke, eta han askoz ikusgarriagoa da industria kriminalek –bahiketak, sexu explotazioa, pertsonen trafikoa– eragindako heriotza eta gorputzen sufrimendua. Pertsonen mugimenduei lotutako industria kriminalek diru asko irabazten dute. Heriotzei mozkina ateratzen diete sare ekonomiko zehatz batzuek. Haiekin batera ari da gerrarako industria, armak saltzen dituzten enpresak: gatazkak eragiten dituzte armagintzan inbertitzen duten herrialdeetan eta, gero, berriz irabazten dute dirutza jendea mugitzen hasten denean, pertsona horien mugimenduak kontrolatzen. Nekromugaz ari gara populazio zehatzen heriotza eragiteko heriotza politikak egiten ari direlako, edo hiltzen uzteko politikak egitea dutelako helburu. Horren adibide dira itsasoan aplikatzen diren politikak. Hala, Itsas Salbamendu Humanitarioa bezalako erakunde publiko bat derrigortzen dute modu desberdin batean esku-hartzera –arrazismoz zeharkatuta–, Europako pertsonen edo pertsona migratzaileen bizitzak itsasoan salbatzerako orduan.
Oso kritikoa zara Espainiako Gobernuaren migrazio politikekin. Eratu berri den gobernuarengandik aldaketarik espero duzu?
Nahiko nuke gobernu berriarekin aldaketak egotea; batez ere, bereizi egin behar baitira itsasoan bizitzak babesteko neurriak migrazio kontroletik eta militarizazio politiketatik.
Itsas Salbamendurako zerbitzu publikoaren alde aritzen zara, sarri. Bilbon ere horrela egin zenuen.
Harro gaude Itsas Salbamendua lako erakundearekin. Itsasoan dagoen edozein pertsonaren bizitza defendatzeko dago, eta ezin dugu onartu mugen kontrolerako politika arrazistek zeharka dezaten. Hori da eskatzen duguna; hau da, Itsas Salbamenduak bizitza defendatu behar du, izan pateran doazen pertsonena, izan yatean doazenena. Ze, horixe da Itsas Salbamendurako erakunde publikoaren egitekoa. Tamalez urratsak eman dira zerbitzu horren erabilera arrazista egiteko eta ekintza gaitasuna desegiteko; justu, gainera, indartu egin behar denean itsasoan diren pertsonen errealitateari erantzuteko gaitasuna.
Nola daramazu bizi izan duzun kriminalizazio prozesua? Babes programa batean sartu izana nola bizitzen da?
Tira, ni ondo nago. Garaipena izan da prozesu judizialak irabaztea. Nire kasua eredugarri izatea nahi zuten, mugetan ari diren beste pertsonak jazartzeko eta kriminalizatzeko. Auzia irabazi izanak ez nau ni bakarrik babesten, eskubideak defendatzen lan egiten duten beste kide batzuk ere babesten ditu forma kolektiboan. Baina bai, marka handiak uzten dituzte kriminalizazio prozesuek. Zure bizitza aldarazten dute, babes neurriak dituzu, gehiago zaindu behar zara, eragin egiten du familian, maite dituzunengan, ingurunean. Izan ere, kriminalizazioa tortura prozesu bat da; estatuetatik egiten den tortura sistematikoa.
Bilboko mahai-inguru ostean hainbat gaztek agurtu zintuzten; maitekiro ari zirela iruditu zitzaidan.
Bai, horietako batzuek deitu egin ninduten itsasoan zailtasunak zituztenean. Ezagutzen ninduten, sare sozialen bidez jarraitzen naute eta hunkigarria da, ze maitasun horrek, indar eta partekatze horrek, salbatu bainau neu ere. Esaten didatenean bizitzak salbatu ditudala, sarritan esaten dut bizitza horiek gero ni salbatu nautela, estrategia guztien bidez, baita otoitz egiten ere. Eurek kontatzen dute deklaratzera joan behar nuenean otoitz egiten zutela, musulmandarrek sakrifizioak egiten zituztela, baita marabuek ere. Azken batean, eskaini didaten maitasunak, laguntasunak, maite-suak lagundu dit oraindik agerikoa den kriminalizazio prozesu honetatik salbatzen. Oraindik jazarpena eta kriminalizazioa bizi baitut, baina urrats oso handia eman dugu auzia irabazita. Beraz, zoragarria da pertsona hauek, kide hauek, agurtzeko aukera izatea.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea.
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.
Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.
Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.
Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]
Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]
Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]