Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere hiztun guztiak elkarrekin ikusi, Nazio bakar batean bildurik, aske eta beste hizkuntza eta nazioen menpekotasunetik at? Zergatik egon behar dute Espainiako hiru lurraldek (Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak) Gaztelaren menpean (eta zer ez nuke esan behar Nafarroako erresumaz?) eta beste hiruk (Lapurdik, Zuberoak eta Nafarroa Behereak) Frantziaren menpean?”. Eta beste pasarte batean, bere proposamen independentista zehazten zuen: “Pirinioetako Probintzia Batuak izango gara…. Eta baskongadoz osatutako Errepublika sortuko dugu”.
Larramendiren ostean, eta Arana jaio baino lehenago, Dominique Garat lapurtarrak eta Agosti Xaho zuberotarrak antzeko proposamenak plazaratu zituzten. Horiek guztiek Frantziatik eta Espainiatik at zekusaten Euskal Errepublika.
Geroago, XX. mendean, abertzale eta independentista gehienentzat ezezagun samarra den pasarte historiko interesgarria gertatu zen: 1931ko apirilean, Espainiako errepublika ezarri eta egun gutxitara, Hego Euskal Herriko hainbat udalek, autodeterminazio eskubidea aipatuz, Euskal Errepublika bat aldarrikatu zuten mozio baten bidez. Ez ziren gutxi izan mozio hori onartu zuten Gipuzkoako eta Bizkaiko udalak, mozioa onartu eta gero telegrama bat Espainiako errepublikaren presidenteari bidali ziotenak, Euskal Errepublika bat eskatuz.
1931ko apirilaren 14ko data Espainiako errepublikaren ezarpenari lotuta dago euskaldun askoren oroimenean. Ohituta gaude data hori Euskal Herrira ekartzean Eibarko udalaren aldarrikapena irudikatzen, bertan biltzen baitira urtero ezkertiar espainiarrak urteurren hori ospatzeko. Inork gutxik daki, ordea, egun batzuk geroago Euskal Herriko beste udalerri batzuek Euskal Errepublikaren aldarria egin zutela, berezko errepublika bat eskatuz gure nazioarentzat. Azpeitian, Zumaian, Bermeon, Mundakan, Errenterian, Bergaran, Markinan, Lazkaon, Oñatin, Orion edo Hernanin, besteak beste, Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapena onartu zuten udalbatzek, kasu gehienetan aho batez. Bada garaia gure historia hurbileko pasarte hori jakiteko eta bere indarraz ohartzeko.
Izan ere, berezko errepublika bat eskuratzeko nahia ez da gure gutizia hutsa, premiazko behar gordina baizik. Euskaldunok Euskal Errepublika behar dugu gure etxe propioa izateko, eta gure etxe horretan guk agintzeko, ez espainiarrek edo frantsesek. Euskal Errepublika behar dugu gizarte justuagoa eta demokratikoagoa eskuratzeko. Eta Euskal Errepublika behar dugu gure hizkuntzari, gure kulturari eta gure identitate kolektiboari eusteko, eta Herri bezala bizirik irauteko frantziar eta espainiar asmo asimilazionista aseezinen aurrean. Txillardegik zioenez, “estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz”. Euskal Errepublika lortu ezean, Euskal Herria desagertzera kondenatuta dago, ezinbestean.
Horregatik guztiagatik, maiatzaren 7an Euskal Errepublikaren Eguna ospatuko dugu Azpeitian. Alde batetik, gure memoria historikoa berreskuratzeko eta gure historia hurbileko 1931ko pasarte hura gogorarazteko, baina baita Euskal Errepublikaren beharra sozializatzeko ere, eta duela 91 urte Azpeitiko Udalak eta Euskal Herriko beste udal askok aldarrikatu zuten mezuaren gaurkotasuna agerian jartzeko. Katea ez da eten. Izan zirelako gara, garelako izango dira.
Gora Euskal Errepublika! Maiatzaren 7an, euskal independentista guztiok Azpeitira!
(*Naziogintza Taldearen izenean)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]