ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

2. The Big British Lapurreta


2023ko martxoaren 07a
:: ::

Greziako gobernua eta Britainiar Museoa negoziaketetan ari dira Partenoiko marmolak jatorrira itzultzeko, Londresen baitaude Atenasko Akropolian behar luketenak. Albiste hori tiraka, espolio hitza gutxiegi erabiltzen dugula dio Nagore Irazustabarrenak. Iragan kutsua eman nahi zaion arren, aktualitateko gaia delako, kolonialismoarekin zuzenki lotua. Ez da kasualitatea Frantziako museoetan hainbeste artelan afrikar egotea, Britainiar Museoak Egiptoko edo Indiako ondarearen hain bilduma zabalak izatea edo Mexikoko ondare historikoaren zati handi bat Estatu Batuetan egotea.

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.