Fronte Polisarioak Marokoren aurkako borroka armatua indartzea erabaki du bere kongresuan

  • Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik jarraitzea ala aldatzea ere erabakiko dute gaur eta bihar.


2023ko urtarrilaren 20an - 12:09
Azken eguneraketa: 13:35
Fronte Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da joan den ostiraletik, eta bihar arte luzatuko dute buruzagia aukeratzeko. / Argazkia: Ecsaharaui
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionala XVI. Kongresua egiten ari da joan den ostiraletik. Besteak beste, Saharako mugimendu independentistaren estrategia berria eztabaidatzen ari dira, eta horren bueltan, Fronte Polisarioaren buruzagitzak proposatu du Marokoren aurkako borroka armatua areagotzea. Ostegunean, kongresuko partaideek onartu egin dute proposamena.

Kongresuko bozeramaile Mohamed Sidatik erabakiaren inguruan adierazi du beren "eskubideak defendatzeko eta eskubideen gaineko subiranotasuna berreskuratzeko tresna gisa" egin dutela borroka armatuaren alde. 

Fronte Polisarioa eta Maroko gerran daude 2020an Maroko Guerguerat eremuan sartu eta ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik. Mendebaldeko Sahararen gehiengo eremua okupatuta du Marokok, eta haren askapenerako sortu zuten Polisarioa duela 50 urte hain justu.

XVI. Kongresuan, halaber, buruzagitzarako bi hautagaien artean aukeratuko dute, eta horretarako bihar arte luzatuko dute bilkura. Bi hautagaiak dira Brahim Gali egungo idazkari nagusia, bigarren agintaldian, eta Batxir Mustafa, El-Uali Mustafa Saied Polisarioaren buruzagi historikoaren anaia.

 


Mendebaldeko Sahara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.