Tanger, interferentziarik ezaren santutegia

  • 1950eko eta 1960ko hamarkadetan sortzaile andana finkatu zen Tangerren, zineak eta literaturak hiriaren inguruan eratutako irudi mitifikatua tarteko. Hiriko kaleetako giro aske eta iluna gozoki erakargarri bilakatu zen haien herrialdeetako giro puritanotik ihes egin nahi zuten artistentzat, besteak beste, Beat Generation bazterreko literatur mugimenduko AEBetako idazleentzat eta geroago, Ekialdera begiratzen zuten hippyentzat. William Burroughs beat idazlearen hitzetan, “Tanger munduan geratzen den leku bakanetako bat da, non nahi duzuna egin dezakezun, lapurretarik egiten ez duzun eta indarkeria erabiltzen ez duzun neurrian eta jarrera antisoziala argi eta garbi onartzen ez duzun heinean. Interferentziarik ezaren santutegia da”.

Ezkerretik eskubira: Gregory Corso, Paul Bowles eta William Burroughs, Tangerren, 1961ean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tangerrek idazle eta intelektualengan eragindako xarma lizuna ulertzeko ezinbestekoa da hiriaren aurrekari historikoei erreparatzea. Nabarmentzekoa da kokapen geografikoa, leku estrategikoan baitago, Gibraltarko itsasartearen aurrean. Hori dela eta, mendeetan atzerriko hainbat herriren jazarpena eta itzala jaso ditu.

Marokoren modernizazioa, bestalde, Muhammad III.aren  (1757-1790) eskutik etorri zen. Sultanak hamaika erreforma abiatu zituen, baina gerra ere piztu zuen Espainiarekin 1774an, Carlos III.ak Marokon zituen hiri eta guneak berreskuratzeko asmoz. Guda deklarazio hori tarteko, Muhammad III.ak Tangerren bildu zituen ordezkari diplomatiko guztiak, hiri diplomatiko bihurtzeko. Horrekin batera, atzerriko zingo handiko ontzientzako sarrera garrantzitsua zen Tangerreko portua. Hartara,  atzerriko itzalagatik suertatu zen mitiko eta berezi Tanger, hein handi batean.

Orduan hasi zen hiriaren nazioarteko ibilbidea, zeina 1906an sendotu zen, Algecirasko Konferentziarekin batera. Espainiak Tanger bere protektoratuan sarrarazteko ahalegin handiak egin zituen hamarkadetan, baina konferentzia horren eraginez, Tangerrek Nazioarteko Estatutua lortu zuen, 1923tik aurrera: nazioarteko kontrol-eremua zen hiria; alegia, hainbat herrialdek osatutako nazioarteko batzorde baten esku zegoen haren gobernua eta administrazioa. Estatutua halabeharrezko tresna izan zen Tanger paradisu sozial, musikal, literario eta kultural bihurtzeko. Tangerreko Nazioarteko Eremu hori 1960an amaitu zen, hiriak erabateko independentzia lortu zuenean; hain justu, Tangerrek inoiz baino sortzaile atzerritar gehiago hartu zuen sasoian, hau da, kontrakulturaren garaian.

Senarra

Gerra arteko sasoia oso emankorra izan zen Tangerren. Paul Bowles, hain justu, 1931n iritsi zen hirira, pianoa aldean zuela. Bowles musikari eta konpositore eskolatua zen, baina idazteari ekin zion Tangerren. Handik bi urtera, The Sheltering Sky (Zeru babeslea, 1949) eleberri arrakastatsua idatzi zuen. Estatubatuarra 1947an finkatu zen behin betikoz Tangerren, Jane emaztearekin. Emaztea bestalde, idazlea zen Tangerrera iritsi zenerako.

Tangerreko Nazioarteko Eremu hori 1960an amaitu zen, hiriak erabateko independentzia lortu zuenean; hain justu, Tangerrek inoiz baino sortzaile atzerritar gehiago hartu zuen sasoian, hau da, kontrakulturaren garaian.

Bizi ordenatuko sortzaile diziplinatua zen Paul Bowles, baina Afrikako iparraldean gizon zalantzazko, misteriotsua eta grisa bilakatu zen. Etxean ematen zituen arratsaldeak, bakardadean, isilik, kifa erretzen. Intelektual jantzia eta konplexua, pertsonaia etereoa eta misteriotsua eraiki zuen bere inguruan, mito hezurmamitu arte. Hartara, Tangerreko bizitza kontrakulturala Bowlesen inguruan ardaztu zen, eta Bowlesen irudiak xarmatuta, kontrakulturako hainbat ordezkari bertaratu ziren, besteak beste, Truman Capote, Tenesse Williams, Patricia Highsmith, Jack Kerouac, Allen Gisberg edo Rolling Stones taldeko kide Brian Jones. Idazle tangeriarrak ere gerturatu zitzaizkion Bowlesi, tartean Muhamed Xukri ezaguna. Xukrik, hain zuzen, Bowlesi buruzko liburu bat idatzi zuen, Paul Bowles wa’ uzlatulanya (Paul Bowles Tangerreko presoa, 1966), estatubatuarrari zizkion miresmena eta gorrotoa irudikatzeko. Xukriren lehenengo liburuak transkribatu zituen Bowlesek, eta liburu horien egiletza partekatu zuten; antza denez, Bowlesek egile-eskubideetatik eratorritako sosak ostu zizkion tangeriarrari. Horretaz gainera, testua ere eraldatu zuen, besteak beste, Mendebaldeko idazle baten ajeak txertatuz.

Emaztea

Horiek horrela, hango eta kanpoko idazleek eraiki zuten itsasarteko hiriaren izaera ustel eta transgresorea. Sortzaile horien artean nabarmentzekoa da Jane Bowlesen ekarpena, zeina senarraren pisuak lurperatu zuen. Gizonezko idazleak ez bezala, Jane hiriko eguneroko bizitzan integratu zen eta harreman asko izan zituen bertakoekin. Egun bere literatur ondarea aitortu da, baina sasoi hartan senarraren zama astunegia egin zitzaion. Bowlesek ez bezala, Janek Tangerrera iritsi baino lehen idatzi zituen bere obra garrantzitsuenak: Two Serious Ladies (Bi emakume serio, 1946) eleberria eta Plain Pleasures (Plazer sinpleak, 1966) ipuin-liburua –antzerki lan bat ere argitaratu zuen–. Nortasun bitxiko emakumea zen, zurruteroa, desorekatua eta dibertigarria; idazle dudatsua, baina bikaina. Idazle liluragarria zen: ohiko idazketa-blokeo batek eraginda, Malagako (Andaluzia) osasun mentaleko zentro batean sartu zuten; bakardadean igaro zituen bere azken egunak, irakurtzeko gaitasunik ere ez zuen. Tangerren ezagutu zuten hainbat idazleren aburuz, aire fresko berritzailea izan zen Jane.

II. Mundu Gerraren osteko gizarte estatubatuar zurrun eta beldurtiaren aurka altxatu zen literatur taldea izan zen Beat belaunaldia. Taldekideentzat leku kutuna suertatu zen Tanger, batez ere zentzura ezagatik, drogak erraz lortzen zirelako eta sexu-anonimotasunagatik.
Gizon ikusezina

II. Mundu Gerraren osteko gizarte estatubatuar zurrun eta beldurtiaren aurka altxatu zen literatur taldea izan zen Beat belaunaldia. Taldekideentzat leku kutuna suertatu zen Tanger, batez ere zentzura ezagatik, drogak erraz lortzen zirelako eta sexu-anonimotasunagatik. Belaunaldi anitz horretako ordezkari nagusia, behintzat adinari dagokionez, William Burroughs izan zen, zeinak egonaldi luzeak egin zituen Tangerren, 1953tik 1961era bitartean. Tangerrera iritsi zen lehen beat idazlea izan zen. Han idatzi zuen bere obrarik nabarmenena, Naked Lunch (Bazkari biluzia, 1959), zeina literatura garaikidearen klasiko bihurtu den. Liburu horretan txertatu zuen, hain zuzen, Tanger izendatzeko sortu zuen kontzeptua: Interzone edo Eremuartekoa. Muniria hotelean hartu zuen ostatu Burroughsek. Allen Ginsberg eta Jack Kerouac idazleak hoteleko logelan sartu zirenean, Delirium Etxea izendatu zuten: Burroughs substantzia toxikoak erostera baino ez zen ateratzen logelatik. Ginsberg eta Kerouacen lana ezinbestekoa izan zen Naked Lunch josteko, Burroughsen eta bere zuloaren egoera negargarria baitzen. Ondorioz, denbora gehiago geratu ziren, eta lau hormen artean barreiatutako orrialdeak ordenatu eta mekanografiatu zituzten: “Tangerreko auzo mairuan bizi nintzen. Urtebetez ez nintzen bainatu, ez nuen arroparik aldatu, nire haragi haritsuan, mendekotasun terminaleko egur grisean, orratz bat orduro sartzeko soilik kentzen nuen arropa. Anpulu-kaxa hutsak eta zaborra sabairaino iristen ziren”. Hondamendi pertsonal hori tarteko, Burroughs mamu baten trazekin ibiltzen zen kaleetan barrena. Hori dela eta, Tangerrekoek “gizon ikusezina” izendatu zuten.

Tangerrek eragin txikia izan zuen Beat belaunaldiaren obran. Hiria askatasunaren ikonotzat hartu zuten, baina literatur turisten antzera igaro ziren Tangerretik, aurretik Mexikon egin zuten bezala. Burroughsen biografo Jorge Garcia-Robles mexikarraren esanetan, “[Burroughsek] ez zuen interes handirik erakutsi ezta bizi izan zen auzoak hobeto ezagutzeko ere, nahiz eta auzoetan, 1940ko hamarkadaren amaieran eta 1950eko hamarkadaren hasieran, bizitza kultural eta sozial esanguratsua izan”.

Sasoiko benetako Tanger ezagutzeko Mohamed Xukriren lanetara jo behar da (...) literatur turistek miresten zuten hiri-mitotik aldenduz, Xukrik hezur-haragizko Tanger jaso zuen bere obran, zeina bere bizitzaren isla den.
Kaleko umea

Sasoiko benetako Tanger ezagutzeko Mohamed Xukriren lanetara jo behar da. Haurtzaro gogorra izan zuen idazle tangeriarrak: familia oso pobrean jaioa, aitak jipoitu egiten zuen. Haurtzaro basati hori dela eta, etxetik alde egin zuen. Tabernetan eta burdeletan pasatzen zituen egunak eta hilerrietan igarotzen zituen gauak, helduek bortxa ez zezaten. Hala, liburuetan aurkitu zuen babesa; idazten eta irakurtzen ere ikasi zuen. Bere literaturan nabarmena da inplikazio soziala: “Baztertutako, ahaztutako eta zapaldutako klaseak defendatzearen aldekoa naiz”, zioen. Bere hitzetan, “edonork pasa ditzake hemen aste batzuk eta liburutxo bat idatzi”. Hala, literatur turistek miresten zuten hiri-mitotik aldenduz, Xukrik hezur-haragizko Tanger jaso zuen bere obran, zeina bere bizitzaren isla den. Lanik azpimarragarriena Igela argitaletxeak 2010ean euskarara ekarritako Ogi hutsa da, gutxienez 50 hizkuntzatara itzulia. “Liburu bakar baten ospeak zapaldutako idazleak bezala sentitzen naiz”, esan zuen lan horren harira. Bowlesek 1972an transkribatua, hamar urte geroago argitaratu zen arabieraz: agintariek zentsuratu egin zuten lehenengo pertsonan kontatutako istorio erreal eta gordina, immorala eta pornografikoa zela egotzita. Hauxe idatzi zuen Mikel Garmendiak euskarazko bertsioa argitaratu zenean eizie.org webgunean: “(…) Gosea, bai, horixe da kontakizun autobiografiko bikain honetako paisaia morala (…) Tanger, Oran, Larache… miseria-eremuak, non haztearekin batera deskubritzen diren mina, injustizia eta gupida”. Kifak eztitutako Mendebaldeko idazle sorginduen ikuspegitik urrun, oso urrun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Kontalaritza eskola
Ofizio bat, transmititu eta eraberritzeko

2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Eguneraketa berriak daude