Dermatologo da Tenerifen (Kanariar Uharteak), baina Durangon zen gabonetan, lantzean behin etxera egin ohi duen bisitan. Bost urte ere bai erbestean, eta medikuaz eta kirolariaz mintzatu zitzaigun, atzera airekoa hartu eta gure artetik urrundu aurretik.