Porlanak irentsitako uhartean, auzoetatik birjabetza ereiten

  • “Ez etxerik gabeko jenderik, ez jenderik gabeko etxerik” irakur daiteke Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuaren (Sindicato de Inquilinas de Gran Canaria, SIGC) webguneko goiburuan. Kolektiboa 2017an sortu bazen ere Kanaria Handiko Federazio Anarkistaren (FAGC) ekimenez, urte batzuk egin behar dira atzera sindikatuaren esperientzia metaketa eta egituraketa ulertzeko. Etxebizitza beharra dutenengana hurreratzen eta premia horren politizazio lanetan jardun du sindikatuak sorreratik; auzoz-auzoko lana, gertukoa, garatu dute, instituzio eta “legalismoetatik” at. Orain arte ikusgarritasun handirik izan ez duen kolektiboa da, beharbada “ilunpeko” lan horren albo-kaltez. Euskal Herrian etxebizitza, auzo eta zaintza sare kolektiboak loratzen ari diren honetan, Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuaren borroka dakargu: klase moduan, partekatzen ditugun problematiken aurrean batzea eta ahalduntzea besterik ez dugulako.

Okupatutako La Esperanza komunitatean baturik bertako auzokideak, FAGC-eko kideak eta Gizarte Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak (Argazkia: FAGC)
Okupatutako La Esperanza komunitatean baturik bertako auzokideak, FAGC-eko kideak eta Gizarte Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak (Argazkia: FAGC)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

M-15 mugimenduaren harira, Kanaria Handiko Las Palmas hiriburuko San Telmo plaza esanguratsuan kanpamentua finkatu zuten bertan biltzen zirenek, Espainiako Estatuko beste hainbat eta hainbat plazetan bezala. Etxerik gabeko jende andanak hantxe topatu zuen aterpea, eta militante eta manifestariekin elkarbanatu zuten espazioa. Baina kanpamentua hustera behartu zituzten: militante eta manifestariak haien etxeetara bueltatu ziren, etxerik gabeko jendea berriz, kale gorrira. Testuinguru horretan, Kanaria Handiko Federazio Anarkistak Pensión París deituriko eraikina okupatu zuen, San Telmo plazatik kaleratuak izan ziren etxegabeek aterpea izan zezaten. Kanaria Handiak pairatzen duen etxebizitza arazoaren aurrean eta barne eztabaida fase baten ostean, borroka hasi berriari jarraipena emateko konpromisoa hartu zuen federazioak. Bi oinarriren inguruan eratzen da kolektiboaren estrategia: beharrizan baten asetzea, etxebizitza-eskubidea bermatzea alegia; eta ondoren, behar hori politizatzea. Pensión Paríseko lehen okupazio esperientzia hartatik 2017ra arte, federazioak okupazio saiakera ugari gauzatu ditu, batzuk besteak baino arrakastatsuagoak. Urte horretan sortu zen Kanaria Handiko Maizter Sindikatua, federazioak okupatutako eraikinetan bizi diren komunitateak lagundu –judizialki batez ere– eta babesteko helburuarekin.

Porlanezko uhartea

Kanariar Uharteek dute Espainiako Estatuko langabezia eta haur-txiro tasa handiena, eta bigarren soldatarik baxuena. Aldi berean, etxegabetzeen indizea ikaragarri altua da: pandemia aurretik 900 etxegabetze eman zitezkeen hiru hilero. Uharteetako etxebizitza hutsen kopurua, aldiz, 138.000 ingurukoa da. Horri, batu behar zaizkio gentrifikazio prozesu gero eta ugariagoak, turistentzat bideratutako zerbitzuak, espekulazio urbanistikoa, eta oro har hirugarren sektorearekiko dependentzia ekonomikoa. Hein handi batean, uharteak turisten gozamenerako espazio bilakatu dira, eta Kanaria Handia horren adibide garbia da. Kanaria Handiko Kabildoak (Kanaria uharteetako bakoitza gobernatzen duen erakundea) orain arte emandako erantzuna etxebizitza gehiagoren eraikuntza izan da, beraz argi dago instituzioetatik espekulazioaren eta etekinaren aldeko apustu hutsa egin dela. Porlanez estali dituzte erabaki ez eraginkor instituzionalek eragindako okerrak.  

Arazoaren ondorioez argi mintzatu zaigu sindikatua: “Auzo batera hurbiltzen zaren heinean gabezia ugari ikusiko dituzu. Zirkuitu turistiko ofizialetik ateraz gero, miseria ugari ikusiko duzu, guk ikusten duguna alegia. Hurbiltzean ikusten dugu jendea bizi dela kobazuloetan, kontagailu geletan, autoetan... Orduan, lehenbizi FAGCk eta gerora sindikatuak planteatu dutena egoera leheneratzea da: etxebizitzak berreskuratzea”.

SIGC-eko kide bat bere haurra besoetan. Etxebizitza arazo baten aurrean, alternatiba habitazionala eskaini zitzaion La Esperanzan (Argazkia: FAGC)
Ekintza zuzena ardatz

“Etxebizitzarena funtsezko auzia izanik, uste dugu berau berreskuratzeko aukerarik onena ekintza zuzena dela. Horrela hasi ziren komunitateak, horrela hasi zen FAGCen etxebizitzaren aldeko borroka”, azaldu dute sindikatuko kideek.

Egun, zazpi komunitateetan parte hartzen du sindikatuak, guztiak Kanaria Handiko uhartean: Telde herrian dagoen La Ilusiónen, Arucas herriko Los Girasolesen, Terorko komunitatean, batez ere migratzaileak jasotzen dituen hiriburuko Las Masíasen, Juan Grande herri inguruetan dauden barrakoietako komunitatean, San José del Alamokoan eta Guían dagoen La Esperanzan. Azken hori da, behar bada, esanguratsuena. Komunitateak autogestioaren bitartez kudeatzen dira, eta sindikatutik zein federaziotik antolaketa ereduak proposatzen badira ere, komunitateek dute azken hitza: “Bizilagunak antolatu eta erabaki dezatela komunitateko eguneroko auzietan nola jardun. Ez gara han bizi, beraz ez dugu ezer esateko. Egia da nolabaiteko itun asoziatibo bat sinatzen dugula, minimo batzuk errespetatu daitezen, eta errespetatzen ez badira sindikatua zuzenean aldentzen da. Babes juridikoa emateaz arduratzen da batik bat sindikatua. Etxegabetze abisu baten aurrean, edo antzeko problematika baten aurrean, orduan esku hartzen du sindikatuak”.

Hainbat modutan antolatu dira komunitateak. Proposatzen zitzaien eredu asanblearioaren bitartez batzuetan, non komunitatea osatzen duen orok rol aktiboa duen kudeaketan, erabakiak hartzean, eta abar. Beste batzuetan berriz, erabaki eta parte hartze ezaren ereduari jarraitu diote; hau da, rol aktiboa pertsona bakarrak hartzen duen antolaketa moduari. Aipagarria da komunitateak maiz konturatu direla pertsona konkretu baten ardurapean dauden ardurak haiek ebatzi ditzaketela, martxan duten kudeaketa-eredua zalantzan jartzeko gai direla erakutsiz. Esan daiteke zentzu horretan gauzatzen dela sindikatuak oinarrizkotzat duen subjektuaren politizazioa; komunitatearen politizazioa, alegia.  

Pandemiaz geroztik, “Alokairuen Greban”

Etxebizitza esparruan dauden miseriak are gehiago azaleratu diren honetan, sindikatua 2020ko martxotik ari da alokairu gehiegikerien kontra borrokan, eta apirilaren 1ean inflexio puntua izan zen “alokairuen greba” aldarrikatu zuen. Maizterren aldeko aholkularitza lanean dihardu gau eta egun: mugikorreko dei zein mezu sarrera-ontziak dira horren isla. Hileroko alokairua are itogarriagoa bihurtu da pandemiaren eraginez ezarritako neurrien ondorioz, eta etxebizitza ordaindu ezinik, jende andana egoera prekarioan eta etxegabetze arriskuan dagoela salatu du sindikatuak. Gainera, maizter asko ezin dira Espainiako Gobernuaren diru-laguntzen onuradun izan, ez baitute horiek jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzen.

SIGC: "Etxebizitzarena funtsezko auzia izanik, uste dugu berau berreskuratzeko aukerarik onena ekintza zuzena dela"

“Alokairuaren ordaina etetea exijitzen genuen grebarekin, [Espainiako] Gobernuak 11/2020 Lege Dekretua aplikatu aurretik. Baina gobernuak jabeen aldeko hautua egin zuen”, azaldu du sindikatuak. Dekretu horretan alokairuaren ordainketa “errazteko” baliabide batzuk ahalbidetzen dira, baina soilik jabe handien jabetzei aplikatzen zaizkie. Hau da, Espainiako Gobernuak bederatzi jabetza edo gutxiago dituen etxejabeari jabe txiki deritzo, eta aldiz, hamarretik gora duenari jabe handi. Dekretuak azken horien jabetzetan du eragina, eta hortaz soilik jabe handiei ordaintzen zaizkien alokairuei aplikatzen zaizkie ordaintzeko “erraztasunak”. Abenduaren 22an 37/2020 Lege Dekretu berria onartu zuen gobernuak; apenas egon da aldaketarik, baina horretan ere jabe handien aldeko konpentsazio ekonomikoak nagusitzen direla salatzen du sindikatuak: “Oraingoan okupak hartu dituzte kontuan, baina betiere etxejabe handia baldin bada. Arazoa da administrazioak duen etxebizitza-publikoen parkea ez dela nahikoa alternatiba duina eskaintzeko. Ikusiko dugu noiz arte irauten duen, sostengaezina delako”.

2020 urte amaieran egun batzuetako atsedena hartu zuen sindikatuak, urteko joan-etorriaren inguruan hausnartzeko. Urtarrilean lau urte bete ditu kolektiboak eta parte-hartzeko gogotsu dauden kide berriak gehitu zaizkiola eman du aditzera. Landatutako hazia hasia da porlanaren artean loratzen.

(Argazkia: FAGC)
Komunitate eta auzo ahaldunduen bidetik

Urteetako esperientziak erakutsi dio sindikatuari komunitateen funtzionamendua eta antolaera hobea dela kanpo-gatazka bat dagoenean, izan udalarekin, Poliziarekin, edo bankuekin. Guztiok partekatzen duten arazoaren aurrean batzea besterik ez dutenean, orduan berrindartzen da komunitatearen osasuna. Hargatik, sindikatutik garbi dute gatazka erabili behar dela komunitatea ahalduntzeko, eta horretarako ezinbestekoa dela giza-ehuna sortzea. “Jendea elkar ezagutu dadila, ulertu dezatela problematika bera pairatzen dutela. Azken finean, arazo komunak batzen ditu, hori da nabarmendu behar dena. Uste dugu loturak sortzeko modua gatazkaren bitartez dela, gatazkarantz joanez”, diote. Etxebizitzaren problematikaren inguruko gatazka abiapuntua litzateke aipatutako giza-ehuna sortzeko, jendea elkar ezagutzeko haien auzo eta komunitateetan. Ehun hori saretu ahala, norbanakoaren politizazioa ere ematen da, nolabaiteko ahalduntze indibiduala.
“Problematika komuna partekatzeak kontzientzia komunitarioaren garapena ekarri dezake, eta hori sindikatuak kudeatzen dituen komunitateetan azaleratu daiteke”, deritzo sindikatuak.

Etxebizitzaren problematika klase perspektibatik aztertuta, ikusten da nola eragiten duen berdin-berdin Kanaria Uharteetan zein Euskal Herrian. Sistema heteropatriarkal kapitalistak sortzen dituen miseriek batzen gaituzte, eta horren jakitun ahalik eta azkarren egin behar gara: antolatu eta gatazkarantz jotzeko, ahalduntzearen bidean betiere. Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuak ildo horretan egiten du lan: problematika konkretua seinalatu eta horren aurka egin. Ez militantez osaturiko taldeekin, baizik eta auzoko jendeak osatzen dituen komunitateekin, ahalduntze bidean dauden subjektuen indarrarekin.

Martxoaren 24an abiatu zen FAGC eta SIGC kolektiboetako partaide Ruymán Rodríguezen aurkako epaiketa, ustez 2015an guardia zibil bati ostikoa emateagatik, legez kanpo atxilotua izan ostean torturatua izaten ari zen bitartean. Fiskaltzak urtebete eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du, 770 euroko isunarekin batera. FAGC eta SIGC kolektiboetatik argi dute errepresioak lotura zuzena duela haien jardunarekin, Kanaria Handiko statu quo-a agerian utzi eta hasarrerarazi dutelako. Muntaia poliziala dela salatu eta Ruymanen aldeko elkartasun deia egiten dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


Bost haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]


Trintxerpeko ‘Escalerillaseko’ bizilagunen aurkako epaiketa sententziaren zain geratu da

Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


2025-06-11 | ARGIA
Pasa den astean geldiarazi zen etxegabetzea gauzatu du Poliziak Iruñean

Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Eguneraketa berriak daude