Montserrat Auzmendi
Fitxa: Gustav Mahler Jugendorchester. Zuzendaria: Jonathan Nott. Bakarlaria: Matthias Goerne (baritonoa). Egitaraua: Ligeti, Mahler eta Bruchner-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: irailaren 2an.
Orain dela hogeita hiru urte Claudio Abbado-k sortutako gazte orchestra, Gustav Mahler Jugendorchester hain zuzen ere, munduko gazte orkestra onenetakotzat hartzen da gaur egun. Egia esan, eta asteazkeneko kontzertua entzun ondoren, esan behar dugu maila bikaina duela talde honek. Eta oso zaila da halako kalitatea lortzea, kontuan harturik horrelako taldeetan parte hartzen duten musikariak denbora mugatu batez aritzen direla eta, beraz, etengabe aldatzen direla formazioko kideak. Baldintza horiekin, entzun genuen soinu-kalitatea lortzeko oso lan exijentea egin behar da.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Orchestre des Champs-Élysées. Collegium Vocale Gent eta Accademia Chigiana-ko Abesbatza. Zuzendaria: Philippe Herreweghe. Bakarlariak: Simona Saturova, Christiane Stotijn, Maximilian Schmitt eta Florian Boesch. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: irailaren 1ean.
Itun Zaharra izan da Musika Hamabostaldiaren edizio honetako inspirazio iturria askotan, eta emaitza onekin, gainera. Haydn-en Kreazioa-ren bertsio ederra disfrutatu genuen eta, orain dela egun gutxi, Israel Egipton bikaina entzun genuen, John Eliot Gardiner-en eskutik. Oraingo honetan Mendelssohn-en Elias izeneko oratorioa, izen bereko profetaren historia kontatzen duena, izan genuen Kursaal Auditorioan, eta, aurreko kasuetan bezala, Jaungoikoaren ukitua izan zuen emanaldiak, dena puntu-puntuan eta biribila atera baitzen.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Andreas Scholl, kontratenorra. Shield of Harmony taldea: Kathleen Dineen, Margit Uebellacker, Marc Lewon eta Crawford Young. Egitaraua: Wolkenstein-en obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 31n.
Oswald von Wolkenstein, Erdi Aroko amaiera eta Errenazimenduaren arteko garaian bizi izandako konpositore tiroldarra, artista berezia izan zen. Musikaria izateaz gain, poesian eta diplomazian ere aritu zen. Beraz, pasadizo eta abenturaz josia izan zen haren bizitza, eta gorabehera horiek guztiak kontatu zituen bere kantetan. Horrela, Wolkenstein jotzen da garai hartako azken trobadoreetakotzat.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Israel Egipton, Haendel. English Baroque Soloists Orkestra. Monteverdi Abesbatza. Zuzendaria: John Eliot Gardiner. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 29an.
Georg Friedrich Haendel-en oratorio famatuena Mesias da, zalantzarik gabe. Baina konpositore honek egin zituen 26 oratorioen artean badago beste bat Mesias obrarekin edo Bach-en Pasio-ekin parekatu daitekeena, izugarrizko musika espirituala baitu: Israel Egipton izeneko oratorioa, hain zuzen ere. Ia bi ordu irauten duen lan zirraragarri hau Itun Zaharreko Irteera liburuan oinarrituta dago, eta hebrearrek Egipton jasan zuten zapalkuntza eta ondorengo Israelerako ihesa, Moisesen eskutik, kontatzen du.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
www.diariodeleon.es
Fitxa: Rosa Torres Pardo (pianoa). Egitaraua: Prokofiev eta Stravinsky-ren obrak. Lekua: Kursaaleko Ganbera Aretoa. Data: abuztuaren 27an.
1909an, orain dela ehun urte, beraz, Sergei Diaghilev errusiarrak Ballet Errusiarrak izeneko dantza konpainia famatua sortu zuen Parisen, eta efemeride hau aitzakia izan da Rosa Torres Pardoren piano errezitaldiaren egitaraua osatu duen musika aukeratzeko: ballet errusiar pare bat hain zuzen ere.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Gernika, Francisco Escudero-rena. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: José Ramón Encinar. Bilboko Koru Elkartea. Zuzendaria: Iñaki Moreno. Bakarlariak: Ana Mª Sánchez, Federico Gallar, Gustavo Peña, Alfonso Echeverría, Enrique Baquerizo, Fernando Cobo. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 26an.
Entzuteko gustagarria da Francisco Escudero-ren Gernika opera. Elementu garrantzitsuak ditu obra honek adituen artean maisu-lanaren kontsiderazioa izateko, eta, aldi berean, kontzertuaz disfrutatzera doan publikoaren gustukoa izateko. Hauexek dira elementu horiek: ondo landutako melodiak eta giro melodiatsua orokorrean –batez ere bi lehenengo ekitaldietan-, tinbre-efektu deigarri eta batere arruntak ez direnak –hirugarren ekitaldian, adibidez, bonbardaketa irudikatzerakoan, teknika konposatzaile distiratsua erabiltzen du-, harmonia ederra, ausardia puntu bat duena, baina ulergarria eskema klasikoetara eginak dauden belarrientzako, eta argumentu sinple bat, gure historian oinarritzen dena.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Victoria Eugenia Antzokia
Fitxa: Itoiz Suite. Musika: Juan Carlos Perez. Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Iker Sánchez Silva. Egitaraua: Juan Carlos Perez, Charles Ives eta Jean Sibeliusen obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 25ean.
Denok buruan dauzkagun kanta ezagun eta maitatuak beste era batera moldatuta entzuteak badu bere erakargarritasuna, aldez aurretik geure buruari hainbat galdera egiten baitiogu: gehiago edo gutxiago gustatuko zaigu bertsio berria? Balio bereziren bat erantsiko die kanta hauei formatu berri honek? Holako ideiak pasatzen zitzaizkigun burutik Itoiz Suite izeneko kontzertua entzun baino lehenago, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren interpretazioaren ostean zalantza guztiak argitu ziren.
erantzunak (1) guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Budapest Festival Orchestra. Zuzendaria: Ivan Fischer. Bakarlaria: Leonidas Kavakos (biolina). Egitarua: Prokofiev, Bartók eta Dvorák-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 24an.
Orain arte, maila oneko kontzertuak eskaintzen ari da Musika Hamabostaldia, baina Budapest Festival Orchestra-koa haratago joan da eta bikaintasunaren eremura eraman gaitu, dudarik gabe.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Judith Jáuregui (pianoa), Kirmen Uribe (irakurlea). Pianoko egitaraua: Aita Donostia, Albéniz, Bartok eta Granados-en obrak. Irakurketak: Lizardi, Orixe, Unamuno, Baroja, Tsivietaieva, Hughes eta Auden idazleen lanak. Lekua: Chillida-Leku Museoa. Data: abuztuaren 23an.
Izugarrizko beroa egiten zuen atzo Chillida-Leku Museoan –Euskal Herri osoan bezala-. Kiskalita geunden hor sartuta. Beraz, ez zen giro onena piano errezitaldi bat emateko, esfortzu fisiko handia exijitzen baitu holako saio batek. Baina Judith Jáureguik ez zuen inoiz aldartea galdu. Talentuzko artista izateaz gain, oso profesionala dela erakutsi zuen. Giro deserosoa izan arren, izerdituta egon arren, bere onena eman zuen eta kontzertu bikaina disfrutatu genuen.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Las Golondrinas, José María eta Ramón Usandizaga-rena. Espainiako Orkestra eta Koru Nazionala. Zuzendaria: Rubén Gimeno. Orfeoi Txiki Abesbatza. Bakarlariak: Isabel Monar, Ana Ibarra, José Antonio López, Agustín Prunell-Friend, Stefano Palatchi eta Carlos García Parra. Aktorea: Emilio Gavira. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 22an.
Alde batetik pena izan zen Usandizaga-ren Las Golondrinas (Enarak) izeneko zarzuelaren bertsio antzezturik ez izatea Musika Hamabostaldiko edizio honetan, ezin izan baikenuen obra hau bere osotasunean disfrutatu. Baina, bestetik, kontsolamendu gisa, esan daiteke horrela konpositore donostiarraren musikaz gozatzeko aukera izan genuela inongo interferentziarik gabe.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Manuel de los Galanes
Fitxa: La Bayadère, Ludwig Minkus (musika), Marius Petipa (libretoa), Natalia Makarova (koreografia). Corella Ballet Gaztela eta Leon, Kataluniako Orkestra Filarmonikoa, Philip Ellis (zuzendaria). Bakarlariak: Ángel Corella, Kazuko Omori, Adiarys Almeida, Joseph Gatti, Kirill Radev, George Birkadze, Sergey D’Yachkov, Ion Agirretxe eta Georgia Molina.
Denok dakigu Ángel Corella sekulako dantzaria dela, American Ballet Theatre izeneko dantza konpainia garrantzitsuko bakarlari nagusia, hain zuzen ere. Eta berarentzat oso erraza izango litzateke bere horretan geratzea, izarra izaten jarraitzea, bere ospeaz gozatzen. Baina dantzari madrildar honek beste pauso bat eman nahi izan du. Berak izan ez zituen aukerak besteei eman nahi dizkie eta ideia horrekin Ángel Corella Fundazioa sortu du, Espainian dantza klasikoa bultzatzeko asmoz. Fundazioaren orain arteko ekimen garrantzitsuena Corella Ballet-Gaztela eta Leon izan da. Hirurogei dantzarik osatzen dute urtebete daraman formazio hau eta, Kursaal Auditorioan ikusi ondoren, esan dezakegu itxura ona dutela, hau da, nabaritzen dela etorkizunean zeresana emango dutela, dudarik gabe.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
thecinema.blogia.com
Fitxa: San Petersburgo-ko Kaperako Orkestra eta Korua. Zuzendaria: Vladislav Chernoushenko. Bakarlariak: Liudmila Sidenko (mezzo), eta Piot Migunov (baxua). Narratzailea: Nikolai Marton. Egitaraua : Taneyev eta Prokoviev-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 17an.
Albéniz-en eta espainiar giroko musikatik Errusiarantz abiatu ginen astelehenean Musika Hamabostaldiaren eskutik. San Petersburgo-n bezala sentitu ginen, eta oso gustura gainera. Interpreteak, egitaraurako aukeratutako konpositoreak, denak errusiarrak ziren. Narratzailea ere errusieraz aritu zen. Dena puntu-puntuan zegoen publikoa beste garai eta beste kultura batera eramateko, denbora-makina edukiko bagenu bezala.
erantzunak (5) guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Marta Zabaleta (pianoa). Egitaraua: Isaac Albéniz-en Iberia suitea. Lekua: Villa Arnaga (Kanbo). Data: abuztuaren 16an.
Isaac Albéniz konpositore gironarra da Musika Hamabostaldiaren aurtengo edizioaren protagonista garrantzitsuenetako bat, orain dela ehun urte hil baitzen Kanbo-n. Guztira, hogeita lau ekitaldi antolatu dira egile honen inguruan, eta hauen artean, Albéniz-en pianorako Iberia lan famatuaren bertsio desberdinak entzuteko aukera benetan interesgarria dugu.
Montserrat Auzmendi
Fitxa: Luis Fernando Pérez (pianoa). Egitaraua: Granados, Falla, Turina eta Albéniz-en obrak. Lekua: Kubo-kutxa Aretoa. Data: abuztuaren 13an.
Aurten, Isaac Albéniz-en heriotzaren mendeurrena betetzen denez, Musika Hamabostaldiak arreta berezia eskaintzen dio konpositore garrantzitsu honi. Katia eta Marielle Labèque ahizpek jo zituzten Albéniz-en obrak Victoria Eugenia Antzokian emandako kontzertuan eta, honetaz aparte, beste hainbat saiotan aukera izango dugu egile gironarraren nortasun markatuko espainiar giroko musikaz disfrutatzeko
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Alexandre Tharaud (pianoa). Egitaraua: Aita Donosita, Ravel eta Satie-ren lanak. Lekua: Hotel du Palais (Miarritze). Data: abuztuaren 11n.
Musika Hamabostaldiak ziklo desberdinak eskaintzen ditu, eta haien artean, interesgarria suertatzen da Musika Aitzaki izenekoa, hain zuzen ere. Edizio bakoitzean Euskal Herriko eskualde bat aukeratzen da eta hantxe hainbat kontzertu eta irteera antolatzen dira, musika jaialdia Donostiatik ateratzeko asmoz eta, bide batez, musika 'aitzakia' dela eta, gure herria hobeto ezagutzeko. 70. edizio honetan Iparralderantz abiatu da Musika Hamabostaldia, eta asteartean, Miarritzeko Hotel du Palais izeneko luxuzko hotelean musika frantziarra jotzen espezializatuta dagoen Alexandre Tharaud piano jolea entzuteko aukera izan genuen.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Haydn-en Kreazioa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrés Orozco-Estrada. Andra Mari Abesbatza. Zuzendaria: José Manuel Tife. Bakarlariak : Marta Matheu (sopranoa), Johannes Chum (tenorra), James Johnson (baxua). Lekua : Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 10ean.
Joseph Haydn-en Kreazioa XVIII. mendeko oratorio handienetako bat da, genero honetako Händel-en maisu-lan garrantzitsuenekin –Messiah, Israel Egipton eta abarrekin– parekatu daitekeena. Gainera, obra konplexua da, bere barnean bai delikadezia bai indarra eta kemena tartekatzen baitira, eta horrek oreka berezia exijitzen die interpreteei. Horrexegatik obra zoragarri hau benetako froga da edozein orkestrarentzat. Erraza da interpretazio arrunt bat egitea orkestazioaren transparentzia ondo zaintzen ez bada edo ahots eta instrumentuen arteko oreka lortzen ez bada.
guztia irakurriMontse Auzmendi
Fitxa: Laboaren Munduak. Zuzendari artistiko eta saxofoia: Josetxo Silguero. Pianoa eta akordeoia: Iñaki Salvador. Irakurlea: Bernardo Atxaga. Ahotsa: Ruper Ordorika. Txalaparta: Iker Muguruza eta Pello de la Cruz. Eszena zuzendaria: Mari Cruz Irazabal. Eszenografia: Javier Larreina.
Donostiako Musika Hamabostaldiak larunbat honetan Mikel Laboari egindako omenaldiaren barruan –erakusketa bat eta mahai inguru bat egon ziren baita ere-, Josetxo Silguerok zuzendutako kontzertu-espektakulu bat entzuteko eta ikusteko aukera izan genuen Victoria Eugenia Antzokian.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Katia eta Marielle Labèque (pianoak). Thierry Biscary, Paxkal Indo eta Fred Chambon (perkusioa). Egitaraua: Albéniz eta Ravelen obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 7an.
Katia eta Marielle Labèque-ren errezitaldi bat programatzen den bakoitzean ikusmin handia sortzen da musikazaleen artean, ez bakarrik haien dohain musikalak konprobatzeagatik, baizik eta, kontutan hartuta bi andre hauek duten “espektakuluko sena”, ikusteagatik “zer egiten duten aldi honetan!”
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Musika Hamabostaldia. West-Eastern Divan Orchestra. Zuzendaria: Daniel Barenboim. Egitaraua: Liszt, Wagner eta Berliozen obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 6an.
Gaur egungo musikari konpletoenetako bat dugu Daniel Barenboim argentinarra. Txiki-txikitatik (ume-prodigioa izan zen) denetatik egin du musika-munduan: piano jole ospetsua da, primerako orkestra zuzendaria, musika mota guztiak landu ditu... Eta, gainera, pertsona aktiboa, langilea, ausarta eta argia da 67 urteko artista handi hau.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Maria Joao Pires (pianoa), Pavel Gomziakov (biolontxeloa). Egitaraua: Chopin eta Liszten obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 5ean.
Joan den asteartean Musika Hamabostaldiaren inaugurazioa, eta, bide batez, Kursaal Auditorioko zikloaren hasiera izan bazen, atzo, Victoria Eugeniako zikloaren lehenengo saioa disfrutatu genuen, Maria Joao Pires piano jole portugaldarra eta Pavel Gomziakov biolontxelo jole errusiarra protagonistak zirela.
guztia irakurriMontserrat Auzmendi
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Carl Orff-en Carmina Burana. La Fura dels Baus. Eszena zuzendaria: Carles Padrissa. Iruñeko Orfeoia. Zuzendaria: Igor Ijurra Fernandez. Gaztela eta Leongo Orkestra. Zuzendaria: Alejandro Posada. Bakarlariak: Amparo Navarro (sopranoa), Xavier Sabata (kontratenorra), Thomas Bauer (baritonoa). Lekua: Kursaal Auditorioa. Eguna: abuztuaren 4an.
Obra klasiko baten “autorezko” muntaketa berezi baten aurrean jartzen garenean, nolabait aukera bat egin behar dugu: edo saiatzen gara obraren betiko edertasunak bilatzen bertsio berrian, edo ahazten dugu betidanik obra horretatik liluratu gaituena, estetika-mundu berri batean murgiltzeko. Eta, egia esan, gehienetan bi lerro hauen nahasketa egin behar da berritasunaz disfrutatzeko, edo berritasuna gorrotatzeko.
guztia irakurri© 2009 ARGIA.eus