Montserrat Auzmendi
thecinema.blogia.com
Fitxa: San Petersburgo-ko Kaperako Orkestra eta Korua. Zuzendaria: Vladislav Chernoushenko. Bakarlariak: Liudmila Sidenko (mezzo), eta Piot Migunov (baxua). Narratzailea: Nikolai Marton. Egitaraua : Taneyev eta Prokoviev-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 17an.
Albéniz-en eta espainiar giroko musikatik Errusiarantz abiatu ginen astelehenean Musika Hamabostaldiaren eskutik. San Petersburgo-n bezala sentitu ginen, eta oso gustura gainera. Interpreteak, egitaraurako aukeratutako konpositoreak, denak errusiarrak ziren. Narratzailea ere errusieraz aritu zen. Dena puntu-puntuan zegoen publikoa beste garai eta beste kultura batera eramateko, denbora-makina edukiko bagenu bezala.
Kontzertua hasteko, Sergei Taneyev aukeratu zuten San Petersburgo-ko Kaperako Orkestra eta Korukoek, hain zuzen ere gutxi ezagutzen den Errusiako iraultzaren aurretiko konpositorea. Egile honen Juan Damaskino, op. 1 kantata benetako sorpresa izan zen entzuleentzat, entzuteko erraza den bere harmonia ederrarengatik. Adagio ma non troppo lehenengo mugimendutik liluratu gintuen abesbatzak bere sakontasunagatik eta soinu-gradazio ederrak eta enpastatuak egiteko abileziagatik. Ekialdetik datozen koruekin gertatzen den bezala, bereziki liluragarriak suertatu ziren baxuen ahotsak, hain inguratzaileak. Tenorrak ere garbiak eta azpimarragarriak izan ziren. Obraren amaierako Allegro fuga-n doitasun falta txikiak egon ziren abesbatza eta orkestraren artean, baina ez ziren aski izan interpretazioaren distira iluntzeko. Bai abeslariak, bai orkestra, boteretsua, primeran aritu ziren.
Saioaren bigarren zatian dena jarraitu zen bide onetik, baina beste maisulan bat nagusitu zen musikaren gainetik. Sergei Prokofiev-ek Eisenstein-en Iban izugarria filmaren musika egin zuen 1944an; beraz, musika eder hau pelikularen ‘soinu banda’ zen. Baina konpositorea hil ondoren, Alexander Stasevich-ek, 1961ean moldatu zuen partitura oratorio moduan, narratzaile, bakarlari, koru eta orkestrarekin. Hauxe da egun programatzen den bertsioa. Aldi honetan, gainera, bertsio hau Eisenstein-en irudi inpaktanteekin aberastu zen. Orkestra eta abesbatza doitasunez eta fintasunez aritu ziren. Baita bakarlariak ere. Narratzaileak zentzu epikoa eman zion osotasunari. Ederra benetan. Baina aitortu behar dugu zinemako artelanak harrapatu gintuela hasieratik bukaeraraino, hain sorgintzaile eta potentea den Eisenstein-en irudi-lengoaiak. Zoritxarrez, Prokofiev-en obra ederra bigarren planoan geratu zen. Arriskugarria izaten da arte desberdinak nahastea. Beti galtzen du bietako batek, eta kasu honetan musikak galdu zuen.
History of generic pills for cheap cialis ÿFFFFFFC3ÿFFFFFFBCberdosiert cheaest professional world wide no .
izena 2017-12-29 11:12:39Then see if you is an i take cialis with vicodin generic yet qualify for the program.
izena 2017-08-09 13:53:57GREEN link buttons t My viagra erection photos for sale in australia wiping?
izena 2017-02-01 10:38:24Meccia says: really like an generic cialis online for women improvement in areas.
izena 2016-12-06 10:06:02Some think they have a sexual problem, but others just take buy viagra online for recreational purposes.
izena 2016-10-12 08:46:05© 2009 ARGIA.eus