Donostiako Musika Hamabostaldiak 70. edizioa du aurtengoa. Abuztuaren 4tik irailaren 5era bitartean egingo da eta txoko honetan jarraipen berezia egingo diogu guk. Montserrat Auzmendiren kritikak bilduko ditugu. Egunero kontzertu baten inguruko kontuak ekarriko dizkigu: La Fura dels Baus konpainiak eta Iruñeko Orfeoiak abuztuaren 4an eskainiko duten emanaldiarekin ('Carmina Burana' obrarekin) ekingo dio bideari, eta Lyongo Orkestra Sinfonikoak irailaren 5ean emango duenarekin bukatuko. Orotara 24 kritika idatziko ditu Auzmendik. Programazioak eta loturek osatuko dute webgunea.
© 2009 ARGIA.eus