Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Donostiako 70. Musika Hamabostaldia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Kontzertuen kritikak

Biribila

Montserrat Auzmendi

Fitxa: Orchestre des Champs-Élysées. Collegium Vocale Gent eta Accademia Chigiana-ko Abesbatza. Zuzendaria: Philippe Herreweghe. Bakarlariak: Simona Saturova, Christiane Stotijn, Maximilian Schmitt eta Florian Boesch. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: irailaren 1ean.

Itun Zaharra izan da Musika Hamabostaldiaren edizio honetako inspirazio iturria askotan, eta emaitza onekin, gainera. Haydn-en Kreazioa-ren bertsio ederra disfrutatu genuen eta, orain dela egun gutxi, Israel Egipton bikaina entzun genuen, John Eliot Gardiner-en eskutik. Oraingo honetan Mendelssohn-en Elias izeneko oratorioa, izen bereko profetaren historia kontatzen duena, izan genuen Kursaal Auditorioan, eta, aurreko kasuetan bezala, Jaungoikoaren ukitua izan zuen emanaldiak, dena puntu-puntuan eta biribila atera baitzen.

Obra bera zoragarria da. XIX. mendeko oratorio alemaniar garrantzitsutzat hartzen da arrazoi askorengatik: aberastasun harmoniko izugarria du, ahotsen tratamendua oso elegantea da eta baditu operaren ukituak ere, giro dramatikoa transmititzen baitu.

Eta oratorio hau harribitxia bada, Orchestre des Champs-Élysées taldeak eta CollegiumVocale Gent eta Academia Chigiana-ko Abesbatzak, Philippe Herreweghe-ren zuzendaritzapean, bertsio gozagarria egin zuten ikuspuntu guztietatik begiratuta. Garaiko instrumentuekin osatutako orkestra honen doitasuna paregabea izan zen. Eta zuzendariaren lana, orkestraren eta ahotsen soinuak bat egiterakoan, primerakoa. Ñabarduren aniztasuna eta aberastasun dinamikoa nagusi izan ziren uneoro.

Bereziki azpimarratu behar da abesbatzaren lana. Bai forte-etan bai piano-etan, erabat enpastatua entzun genuen. Eta benetako sorpresa izan ziren abesbatzako bakarlariak, ze ahots afinatu eta malguak erakutsi zituzten!

Bakarlarien aktuazioa, bestalde, beste guztia bezain ona izan zen. Hala ere, esango genuke bi gizonezkoak emakumezkoen gainetik aritu zirela. Florian Boesch baxua boteretsu eta adoretsu agertu zen, ahots ederrekoa, eta Maximilian Schmitt tenorrak bere ahots argitsua luzitu zuen. Simona Saturova sopranoa eta Christiane Stotijn mezzoa dotoreziaz aritu ziren baita ere.



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan