Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

  • Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke gida-liburuetan agertzen ez diren toki horietara hurbiltzea, jende xumeek gastaturiko espaloiak zapaltzea. Bost hiriburutako bost auzotan barrena ibiltzeko proposamena duzu honakoa. Horkotarrei ez die inork ezer oparitu, periferiako ezlekuak zirenak, auzolanean, borrokaz eta duintasunez egin dituzte euren bizileku. Segidan duzue serie honetako lehena, Bilboko Errekalde auzoa.

Errekaldeberri auzoan afixak jartzen, Martxoaren 8aren bezperetan. Errekaldeberriko auzo Elkartea

2025eko abuztuaren 14an - 07:01
Azken eguneraketa: 12:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bilbok badu beste alde bat, Guggenheim, Zubizuri edo Isozakin barrena doazen turista oldeetatik aldentzen dena. Errekalde da toki horietako bat, langile auzo historikoz osatutako barrutia. Bere kale, aldapa eta eskaileratatik gora abiatzea, herritar xumeen duintasun borroka koskaz koska ezagutzeko aukera zoragarria da. Hemen bost geldiune. 

1) Gordoniz kaleko garbilekua

Errekaldeberriren bihotzean, eraikitako-orubeek itotako Gordoniz eta Anboto kaleen bidegurutzean, kostako zaizu imajinatzea 1960ko hamarkada arte garbileku publiko bat martxan egon zenik. XIX. mende amaieran Bilboko Udalak debekatu egin zuen arropak itsasadarrean eta errekastoetan garbitzea, eta garbileku publikoak ugaritu ziren hirian barrena. Baina Errekaldeberrin ez. Azkenean, auzoko 6.000 biztanleen protesten ondorioz ireki zuten halako bat 1931. urtean. Hiruki formako eraikin horretatik, emakumeak terreinak karga-karga eginda abiatzen ziren euren adreiluzko eta latorrizko etxeetara.

2) "27" autobusa

Errekaldeko magaletan, Uretamendi eta Betolaza langile auzoak hedatu ziren frankismo betean. Euren kabuz altxa zituzten etxeak, eta beste zerbitzuak lortzeko ere gogor lan egin zuten. Asfaltatu gabeko kale maldatsu horietara ez zen garraio publikorik iristen, agintarien arabera ezin omen zelako. Baina 1978an, posible zela erakusteko, auzotarrek autobus bat “bahitu” eta Uretamendiraino igoarazi zuten: 27. lineako autobusa. Handik astebetera gauza bera egin zuten, baina Betolazaraino eraman zuten. Geroztik autobusa sigi-saga igo eta jaisten da errepidetik, guk orain egin dezakegun bezala. El 47 film ezagunaren historiak badu aurrekari bat Euskal Herrian.

27. autobus linea Betolaza eta Uretamendi auzoetan gora Errekaldeberriko auzi Elkartea

 3) Autopista... EZ! 

Duela 50 urtetik Errekalde hormigoizko mamu batek erdibitzen du: saihesbidearen biaduktuak. Bilborentzako sarbide berria egiteko asmoa 1960ko hamarkadatik zetorren, eta bizilagunek oposizio irmoa erakutsi zuten, batez ere Errekaldeberriko Familia Elkartearen bidez. Biaduktua eraikitzeko etxebizitzak, elizak, saltokiak, ikastetxeak... eraitsi edo kaltetu zituzten. Autopista 1975ean inauguratu zuen Pilar Careaga Bilboko alkateak, eta egun hartan Errekaldeko haurrak ez ziren eskolara joan protesta moduan. Hortik gutxira Careagak dimisioa eman behar izan zuen herritarrek egindako presioaren ondorioz. Gaur, biaduktuaren azpitik pasatzea, itxi gabeko zauri bat gurutzatzea bezalakoa da. Bizkaiko Foru Aldundiak hitz eman du eraitsiko duela, baina errekaldetarrak oraindik zain daude.

Errekaldeberri 1970eko hamarkadan, autopistak zeharkatua. Errekaldeberriko Familia Elkartea

 4) Plaza duina

1983ko abuztuko uholdeek auzoa txikitu zuten. Errekaldeberritarrek abagune hori aprobetxatu zuten, elkartasunez auzoa berreraiki eta aspaldiko aldarrikapen bati bultzada emateko: plaza duin bat izatea. Hala, hasiera batean Gotzaindegiak eliza bat eraiki nahi zuen "zelaia", orain auzoko berdegune nagusi da, erdian Josu Muguruza GALek hildako errekaldetarraren omenezko eskultura ageri dela.

5) Kukutza

Adreiluz tapiatutako hormetan "salgai" afixak leitu daitezke garai batean Kukutza gaztetxea egon zen etxebizitza eraikin berriaren azpialdean. Bilboko zentro soziokultural autogestionatu garrantzitsuena izandakoa 2011n eraitsi zuten, poliziak indarkeria handiz desalojatu ondoren. Zea Maysek kantatu bezala, Errekalde auzotarrek "ezerezatik osotasunera" autoeratutako eremua dela erakusten duen enegarren sinboloa zen Kukutza. 

Artikulu hau ARGIAren Gakoak 2025 108 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. Atzean hilabete askotako lana dago, eta ez litzateke posible izango ARGIAko kideen ekarpen ekonomikorik gabe. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta etxera bidaliko dizugu!

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gakoak 2025
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Eguneraketa berriak daude