Klemente VII.a jaio zen, zorigaiztoko Aita Santua

Duela
548
urte

1478ko maiatzaren 26an,

Klemente VII.a jaio zen, zorigaiztoko Aita Santua. Historian porrot gehien pilatu zituen estatuburua izan zen. Medici familiako seme bastarta, Leon X. Aita Santuaren lehengusua zen. Hark kardinal izendatuta, kargua lortzeko botoak erosi zituen gerora. Agintaldi osoan bere eta bere familiaren aberastasuna handitzea beste anbiziorik ez zuen izan. Carlos V. Espainia eta Alemaniako enperadoreak eginiko Erromaren arpilaketaren erantzukizuna berari egozten zaio, inperioen aliantzen orekaren kudeaketa baldarra egiteagatik. Berak bildutako perretxiko pozoitsu bat jan ostean hil zen 1534an.

Iturria:

Nieves Concostrina, Nace Clemente VII, el papa gafe (Acontece que no es poco podcasta, 2024ko maiatzak 27).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.