Emma Goldman jaio zen Lituanian, emakumeen eskubideen aldeko militantea eta "AEBetako pertsonarik arriskutsuena” FBIren arabera

Duela
157
urte

1869ko ekainaren 27an,

Emma Goldman jaio zen Lituanian, emakumeen eskubideen aldeko militantea eta “AEBetako pertsonarik arriskutsuena” FBIren arabera. Militante anarkista eta emakumeen emantzipazioaren aldeko ekintzailea izan zen. Chicagoko Haymarketeko sarraskiaren osteko giroan, AEBetako mugimendu libertarioaren aurpegi ezagunenetakoa izan zen. FBIk bere kide Alexander Berkmanekin batera AEBetako pertsona arriskutsuena izendatu zuen, eta herrialdetik deportatu zuten bikotea 1919an. Sobietar Batasunera joan ziren, baina boltxebikeen gobernuak disidente anarkistei ematen zien tratua ez zitzaien batere gustatu eta gogor kritikatu zuen SESB Goldmanek. Handik Kanadara joan zen, agitazio anarkistari jarraipena eman asmoz eta han hil zen 1940an.

Iturria:

Richard Drinnon, Rebelde en el paraíso Yanqui. La vida de Emma Goldman, una anarquista rusa (Proyección).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.