Emma Goldman jaio zen Lituanian, emakumeen eskubideen aldeko militantea eta “AEBetako pertsonarik arriskutsuena” FBIren arabera. Militante anarkista eta emakumeen emantzipazioaren aldeko ekintzailea izan zen. Chicagoko Haymarketeko sarraskiaren osteko giroan, AEBetako mugimendu libertarioaren aurpegi ezagunenetakoa izan zen. FBIk bere kide Alexander Berkmanekin batera AEBetako pertsona arriskutsuena izendatu zuen, eta herrialdetik deportatu zuten bikotea 1919an. Sobietar Batasunera joan ziren, baina boltxebikeen gobernuak disidente anarkistei ematen zien tratua ez zitzaien batere gustatu eta gogor kritikatu zuen SESB Goldmanek. Handik Kanadara joan zen, agitazio anarkistari jarraipena eman asmoz eta han hil zen 1940an.
Iturria: Richard Drinnon, Rebelde en el paraíso Yanqui. La vida de Emma Goldman, una anarquista rusa (Proyección).