Deskonfinamendu garaian Bilboko udaletxeko balkoian “Aurrera Bilbo” zioen pankarta bat eskegi zuten, kalera ateratzen ginen lehen egunetan hiritarrok adoretzeko asmoarekin. Horren apaltasunak eta letra grisek adoretu baino errautsen artean ibili behar genuela transmititu zidan. Bilbok eremu mortua ematen zuen eta guk, hiritarrok, hondakinen artean mugitzen ikasi behar genuen. Egoera honek hiria birpentsatzeko beharra jarri du mahai gainean eta hori izan da Zinebi-k bilatu duena... [+]
Antologia | Egilea: Christopher Okigbo | Itzultzailea: Karmen Irizar Segurola | Munduko Poesia Kaierak,
Susa, 2021.
Unibertsitate garaia, Bilboko Zabalgunea, sukurtsal artean, bigarren eskuko liburudenda baten argi ahula. Bazter batean bazterrekoenak: Afrikar poeta garaikideak (gazteleraz, Biblioteca Jucar). Niretzat, urte askoan, itsasargi baten antzekoa. Agostinho Neto, Noemia de Souza, Wole Soyinka, David Diop, Jacques Rabemananjara… eta danbor baten durunda beste piztia... [+]
Kondaira eder hura | Verde prato | Lago/Cráter, PlanB Records, 2021.
Aurelio Arteta eta XX. mende hasierako euskal kostunbrismoaren ildotik, autoerretratua egin du Ana Arsuagak (Tolosa, 1994) bere azken lanaren azal eta kontrazalerako. Arsuagaren proiektua da Verde Prato eta Kondaira eder hura (2021, Lago/Cráter, PlanB Records) diskoan istorio enigmatikoa kontatzen du, urratsez urrats, ikuspegiz ikuspegi, detaileetatik eraikiz historia.