Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman. Benetan?!...

Familian herriko plazara abiatu oinez, merkatuko giroan kafe bat hartzeko. Usaian baino saltzaile eta erosle gehiago bada, sasoi turistikoa hasi den seinale. Salmahaiei begiradatxo bat: hemen Ezpeletako biperren... [+]