Udalbiltzak bere lehen kultur-egitasmoa martxan jarri du: Geuretik Sortuak proiektua. Artistek beren sormen lana burutzeko hiru aste bitarteko egonaldia egingo dute, bere bizilekua ez den herri batean. Udalbiltzak azaldu duenez, proiektu honek "euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez". Udalbiltzak iragarri du bekara aurkeztu ziren 73 proposamen artistikoen artean zein diren hautatu dituen 26 artistak, eta hauetako bakoitzak zein udalerritan egingo duen egonaldia.
Hamar pertsonaz osatutako epaimahaiak 26 artistaren proiektuak hautatu ditu: horietatik 16 idazleak dira, 5 zinegileak eta 5 antzerki konpainiak. "Era guztietako heterogeneotasuna bermatu da hautaketan, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere" azaldu du Udalbiltzak.
Hona hemen zein herritan egingo duen artista bakoitzak egonaldia:
- Amasa-Villabona: Maitane Perez
- Araitz, Betelu eta Larraun: Iñaki Martiarena
- Artziniega: Ugaitz Agirre
- Etxarri-Aranatz: Yolanda Arrieta
- Larrabetzu: Nahia Zubeldia
- Leitza: Garazi Albizua Castelao
- Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzü-Zunharre eta Etxebarre: Nefer Olaizola
- Lodosa, Sartaguda, Mendabia eta Andosilla: Maialen Akizu
- Ondarroa eta Berriatua: Sarai Robles
- Urepele: Iban Garro
- Usurbil: Itxaro Borda
- Uztaritze: Edorta Jimenez
- Zaldibia: Peru Calabaza
- Zestoa: Danel Lauzirika
- Zuia: Bertol Arrieta
- Zumaia: Fito Rodriguez
- Arrigorriaga: Tanttaka teatroa
- Atarrabia eta Uharte: Metrokoadroka sormen laborategia
- Bergara: Oier Zuñiga
- Oiartzun: Lore-more konpainia
- Oñati: Bon bon noir konpainia
- Hernani: Raúl Barreras
- Baigorri: Josu Martinez
- Galdakao: Leire Egaña
- Tafalla: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
- Bera eta Lesaka: Eñaut Castagnet
Truebako areto txikian ikusi dut Popel (Errautsak), Oier Plazak zuzendutako dokumentala. Bertan, Unai Eguia irakasleak hasitako ikerketa bat da lana piztu duen lehen txinparta: El impostor eleberria irakurrita, nortasuna lapurtu zioten Enric Moner kataluniar errepublikanoari zer... [+]
Shiro no Kajitsu (Lore zuriak eta fruituak) izan da Zinemaldiaren zazpigarren egunean ikusi dudan lehengo filma. Yukari Sakamoto zuzendari japoniarrak eginiko lana izan da, hango gizartean kokatuta, neska gazteentzako eskola kristau bateko istorioa kontatzen duena. Anna (Miro)... [+]
Sentitzen dut, geroz eta pazientzia gutxiago dut AEBen bandera haizatzeaz haragoko helbururik ikusten ez dieten filmekin. Historia haien begietatik, haien heroi kaparekin kontatu dute berriz. Beste amerikanada bat ikusi dugu, western moderno bat. Oppenheimer... [+]
Sei zinegile gaztek osatutako taldea da Col-lectiu Vigilia, Zinemaldira proposamen intimista ekarri duena. L’edat imminent (Datorren adina) istorio ederra eta gertukoa da: Bruno (Miquel Mas Martínez) 18 urteko gaztea da, eta 86 urteko amona, Natividad (Antonia... [+]
Horrenbeste pelikula tragikoren artean, atsegin handiz hartu dut Nacho Vigalondo zuzendari eta gidoilariaren Daniela forever, oso pelikula arina, freskoa eta ikuserraza da eta. Nicolas DJa da, Madrilera joan zen lan kontuengatik, eta bertan, diskoteka batean lanean ari zela,... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Euskarazko komikigintza ikusgarri egitea helburu, hainbat komikizale eta komikigilek Euskal Komiki Eguna sortu dute. Lehen edizioa eta ondoren etorriko direnak irailaren 29an izango dira, Olariagak Zakilixut pertsonaiaren lehen zinta argitaratu zuen urteurrenarekin bat.
Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.
Yorgos Lanthimos oso zuzendari berezia da. Poor Things (Izaki gaixoak) ikusi bazenuten, ondo jakingo duzue. Ez nuen birritan pentsatu pelikula hau aukeratzeko garaian, ikusi ditudan zuzendari honen filmak oso gustuko izan baititut. Lotsagabeak dira bere lanak, baita arraroak... [+]
Emigratzeko mila forma daudela argi dago: ez da berdina Senegaldik Frantziara emigratzea, Espainiatik Alemaniara edo, Hijo Mayor filmaren kasuan, Koreatik Argentinara. Baina emigratzeak dituen inplikazio sozial eta politikoez gain, pertsonalak ere hor daude: identitatea eraitsi... [+]
Aro berria ekarri du pantailara Irati Gorostidi zinemagileak, eta a ze aro berri. 1970eko azken urteetan dago kokatua Aro Berria Gorostidiren lan berria, New Directors sailean lehiatzen dena. Azken urte horiek, Francisco Franco diktadorea hil eta demokraziara trantsiziokoak,... [+]
68.000 gazatarretik gora hil ditu Israelek Gazako Zerrendan. “Ez dira zenbaki hutsak” aldarrikatu izan da sarri, baina zaila izaten da hedabideetan bestelako kontaketarik ematen, informazio guztia blokatuta dagoenean. Bada, The voice of Hind Rajab pelikulak lortu du... [+]
Palestinaren aldeko aldarriak ia egunero ikusten ari garen Zinemaldi honetan, Dolores Fonzi argentinarrak abortuaren legeztapenaren borroka mahaigainera ekarri du modu biziki intentsuan. Hasieratik harrapatu eta hunkitu nau Belén pelikulak.
Istorio erreala da. 2014ra... [+]
Biopic-ak egitea beti pentsatu izan du oso zaila izan behar dela. Ze, klaro, pertsona erreal bati buruz ari zara, ziurrenik dagoeneko hilda dagoena, eta, pentsatzen dut, ez zarela zu izango mundu honetan pertsona hori hoberen ezagutzen duena. Egongo da nor hobekiago ezagutzen... [+]