K2, Biren Artean Igo Beharra / Mari Abregorekin Hizketan


1983ko urriaren 30an
K2, Biren Artean Igo Beharra
Mari Abregorekin Hizketan
Mari Abrego «Uste duzu tontorrean zaudela eta beste malda bat agertzen zaizu begi aurrean»
Duela bi urte lortu zuen Nafarroako espedizioak K2 igotzeko baimena. Baimena ordaindu (250.000-300.000 pta), dena prestatu eta aurtengo udan izan dira han.
Ez zuten gailurrera iristea lortu baina ahaleginak egin zituztela ezin ukatu. Mari Abrego izan zen han goiko puntan. Broad Peak-eko gailurretik 100 metro baino gutxiagora zegoela Baxter-ekin bueltatu egin behar izan zuen.
Pena handia dauka. Triste etxera.
Guztiori nola joan zen kontatu dio Xabier Errori ARGIArentzat.
MARI ABREGO.–Bederatzi joan ginen, nahiz eta hasieran hamar joatea pentsatu. Iñaki Aldaia azkeneko momentuan, eta arazo pertsonalak zirela medio ez zen etorri. Gregorio Ariz, Jabier Garaioa, Agustin Setuain, Jose Maria Egilor, Jesus Moreno, Rosa Maria Donazar, Jabier Moru, Josema Kasimiro, eta ni neu izan ginen joan ginenak.
ARGIA.–Noiz atera zinaten, eta noiz bueltatu, hau da, zenbat denbora iraun zuen espedizioak?
M.A.–Atera eta sartu arte, neure kasona, lau hilabete. Besteentzat denbora gutxiago izan zen, hiru hilabete. Maiatzaren hasieran atera ginen, edo zehazkiago esanda, apirilaren 29-an, eta buelta abuztuaren 12tik aurrera egin genuen.
A.–Hemendik, Pakistaneko hiribura den Rawalpindira joango zineten abioiez?
M.A.–Bai eta gero han, edozein espedizio Pakistanera joaten denean egin behar dituzten tramite guztiak egin genituen. Islamabatera joan, han bait daude enbajada eta erakunde ofizial guztiak, kapital politikoa da. Nahiko azkar lortu genuen baimena, azken hau bertan eman behar bait dizue; lortu bezain laister Eskarduruntz abiatu ginen bi kamioietan eta Ford Transit batean. Kamioietan beti espedizietako bi zihoazten, eta gainerakoak Ford Transitean. Bertan gertaera bitxi bat eduki genuen. Pakistanen ez dute pertsona batentzat bakarrik espedizioko baimenik ematen, eta orduan han zegoen italiano baten espedizioan guretako bi apuntatu ginen, eta horrela italiano honek espedizioko baimena lortu zuen, noski gero berak bakarrik eskalatu behar zuen baldintza onartuta.
A.–Zenbat denbora jarri zenuten hurbiltzeko, hau da abiapunduko baseraino?
M.A.-12 egun izan ziren. K2ra hurbiltzeko behar den denbora hori da, batzuk 11 egunetan egin izan dute, eta beste batzu 13tan.
A.- Zenbat eramaile zenituzten?
M.A.- Hasieran 300,baino gero janaria gutxitzen hasten da, eta abiapunduko basera 215ekin iritxi ginen.
A.–Arazoren bat eduki al zenuten eramaileekin?
M.A.–Problema bat ez, mila problema.
A.–Nepaleko eramaileen antzekoak al dira?
M.A.–Indarraren aldetik antzekoak dira, pertsona bezala ere antzekoak, baina hemen Nepalen bezala inolako organizaziorik ez dagoenez gero, kriston deskontrola sortzen da, eta neurri batean beraien eskutan zaude. Hau da, talde haundi hau kontrolatzeko jartzen duzun Shidarra txarra bada, denbora guztia alukeritan ibili behar duzu. Guk hartu genuen Shidarra musulman fanatiko bat zen, eta ia ia txikitu gintuzten. Hurbiltzeko bide erdian istilu bat izan zen.
A.–Zuek haien hizkuntzaz izango zenuten ezagutzarekin...
M.A–Guk ez genuen ezer ulertzen Bantia hitzegiten bait dute. Enlazeko Ofiziala ere ez zen aklaratzen, honek buruak berotu zizkien eta gure kontra etorri ziren, ofiziala erdian j arri zen eta ez gintuzten jo. Ondoren kriston hitzaldiak bota zituen, eta denak negarrez bukatu zuten.... Jokabide biolento batetik negar egitera pasa ziren. Nere buruan banituen beste espediziotan gertatuko arazoen erreferentziak, adibidez duela urte batzu Karakorunera zihoan espedizio amerikano bati gertatu zitzaiona, hainbeste arazo eduki ondoren eramaile guztien aurrean diru guztia bildu eta sua eman zioten. Beste amerikano batek eramaile bat golpeka garbitu zuen.
A.–Noiz iritsi zineten abiapunduko basera eta zein alturatan dago?
M.A. - 5000 metrotan dago gutxi gorabehera, eta maiatzaren 20-25aren artean iritsi ginen.
A.–Abiapunduko basean beste espedizio batekin topo egin al zenuten?
M.A.- Gu italiano harekin ginen eta bere denda gure denden ondoan zegoen. TVEkoak handik pare bat ordutara zeuden, gorauntz zihoazen. Britanikoak berehala iritsi ziren, eta handik hamar minutara jarri ziren. Broad Peak-en abiapunduko basea handik ordu betera zegoen. Denak han ginen, hura baita Karakorunera igotzeko biltekia. Han janari denda jarriez gero, aurrea seguru ateratzen dela.
A.–Beraz maiatzaren 20 inguruan 5000 metrotan abiapunduko basea jarri zenuten eta gero?
M.A.–Berehala erdi bitarteko kanpamendu bat jarri genuen 5250 metrotan. Deposito bat nahi buduzu. Handik berehala lehenengo kanpamendua jarri genuen. Lehenengo kanpoa 6000 metrotan dago. Handik gora soka erabiltzen hasi behar da, maldak kriston irripa hartzen bait du, eta horrela da mendi tontorreraino. Ez da bidean inolako toki onik aurkitzen. Lehenego base honetara iristea nahiko erreza da eta han ibili ginen hura ondo betetzen gero handik eratu behar bait genituen beste kanpoak. Lehenengo eta bigarren kanpamenduen artean hasten dira konplikazioak, liburuetan aipatzen diren konplikazioak, adibidez, «House-ren tximinia».
Zati hau benetan zaila da, eta gure aurretik bertan ibili zirenei, informazio guztia eskatu genien. Egia esan ez genuen gauza haundirik lortu. Inork ezin zezakeen zehaztasun haundirik eman. Gu bertara iritsi ginenean, eskalak eta sokak jarrita zeuden. Sokak aldatu behar izan genituen, baina eskalataz baliatu ginen. Bigarren kanpamendua ere berehala jarri genuen. Dena normal zihoan, ez zeri inolako arazo berezirik sortu. Eguraldia ez zen ona, baina nahiko behean dauden kanpo hauetan halaz ere lan egin daiteke. Bigarren kanpamendua 6.700 metrotan jarri genuen, eta hirugarrena, 7.300 metrotan.
A.–Altura horietatik gora bidaiak beste dimentsio bat hartuko du, beste era batetako mundu batetan mogitu beharko duzu...
M.A.–Altura hauetan «arriskua» sortzen hasten da. Altura honetan dago ere, hain ezaguna den «Piramide Beltza». Harri puska haundi bat da, eta zailtasun haundikoa. Bertan eguraldi txarra sartu zitzaigun, eta abiapunduko basera jo behar izan genuen. Behean eguraldi ona etorri arte zai egin ginen. Eguraldi ona atera bezain laister martxan jarri ginen, eta hiru egunetan, hirugarren kanpamendua martxan jarri genuen, eta bide guztian soka ere bai. Hemendik aurrera zailtasun tekniko haundiak bukatu ziren, baina aldiz, altura haundia dagoelako bidea ez da gehiegi errazten. Han ginela berriz ere eguraldi txarra hasi zen eta egoera honetan denbora asko galdu genuen. Txarra egiten zuen eta eguraldi ona hasi bezain laister gorantz abiatzen ginen, baina hara iristerako berriz ere eguraldi txarra, eta berriz ere jeitsi beharra...
Dendak montatuak utziez gero, bentiskak izorratzen zituen. Denbora luzaz han egon behar izan genuen, eta etsipenak eta nerbioak gutaz jabetzen hasiak ziren. Egunak aurrera zihoazen, eta azkenean, egun batean kanpoak desmontatzeko erabakia ere hartu zen, etxerantz abiatzen hasi behar bait zen. Uztailaren 25ean beraz, jeisteko erabakia hartu genuen.
A.–Espedizioak beraz jeisteko erabakia hartzen du, baina zuk ez duzu nahi eta bertan gelditzen zara?
M.A.–Nik pentsatzen nuen, oraindik zerbait egin zitekela, eta ez nuen joan nahi. Han gelditzeko erabakia hartu nuenean, pentsatzen nuen, agian espedizioko bat edo beste ere geldituko zela. Banekien biren artean ezin ginela igo, baina Broad Peak igotzeko posibilitateak zeuden, 8.050 metro ditu ez du inolako zailtasunik. Prestatuta egonez gero, ez du zailtasunik, eta harantz abiatu nintzen, eta bertan zeuden frantsesei beren espedizioan ea onartzen ninduten eskatu nien. Zaila izaten da ezezagun bat onartzea espedizio hauetan, baina konbentzitu nituen. Nere gauza guztiak bertara ekarri nituen. Urtzailaren 30ean motxila egiten ari nintzela, beste espedizioek ere nola atzera jotzen zuten jakin genuen, bai espainolak, 8000 mila metrotan zeuden, eta baita frantsesak ere. Inglesak jeisten hasi ziren, baina beraietako batek, Roger Baxter Jones-ek bide berri hura, hau da iñglesak zabaltzen hasi ziren bide berri hura bukatzea proposatu zidan bien artean. Berehala konbentzitu ninduen, eta biok goizeko hiruretan zitatu ginen gora joateko.
A.–Beraz erabat Alpino erora?
M.A.–Nere ustez Alpino baino gehiago, zeren eta bi bakarrik gindoazen, eta inolako laguntzarik gabe.
A.–Denda bakar batekin joan al zineten?
M.A.–Ez, batere gabe. Nik banekin zer gelditu zen goialdean, eta harekin kontatzen genuen. Ez nuen kontatzen dendarekin bakarrik, baizik eta bertan utzi genuen janariarekin ere. Hau guretzat abantaila bat zen. Abantaila zen material aldetik baina seguritate aldetik, izugarrizko arriskua zegoen, ez bait zegoen inor gure atzean, eta edonolako arazo bat edukiez gero, bakar-bakar-bakarrik ginen eta ezin genuen inorekin kontatu. Benetan behar genuena bakarrik eraman genuen, altimetroa ere behean utzi genuen. Bitan banatu zitekeen zaku bat hartu genuen, eta besterik ez. Egun batean, eta oso ondo gainera, bigarren kanpamenduraino iritsi ginen. Guk bertan utzitako dendan lo egin genuen. Hautsia zegoen baina lo egin zitekeen. Hurrengo egunean, eta batez ere neri bidea oso ezaguna egiten zitzailako, hirugarren kanpamendura iritsi ginen. 7.300 metro. Bigarren kanpamendutik ez genuen ezer eraman, ezta lo egiteko-zakua ere. Denda ere ez. Nik goian utzi genuen denda eta zakuekin kontatzen nuen. Dena tapatuta aurkitzea pentsatzen nuen, baina han egongo zelakoan negoen. Bagenekien berandu iritsiko ginela eta gaua gainean edukitzeko arriskua zegoela, eta ezer gabe.... Hara iritsi ginenean denda erdi estalirik aurkitu genuen, eta elurpetik atera ondoren, han aurkitu genituen zakuak. Denda hautsia zegoen eta konpondu egin genuen, eta ondoren, bertan lo.
A.–Eta hortik aurrera?
M.A. - 7.300 metrotara igo ginen gu aurrekoan, eta beraz ezaguna nuen bidea hor bukatzen zen. Hortik gora ez genekien benetan ezer. Altura haundia zen gainera. Behar genuena bakarrik hartuta gorantz abiatu ginen. Bertan Messner-ek utzitako denda hartuta. Zailtasunak hemen hasten dira, eta nik lehenengo aldiz neure burua gain ditu behar dut. Presentatzen zitzaigun panorama hartan, eta nerekin zihoana ezaguna izanez gero, sokaz elkar lotzea eskatuko niokeen, baina nere lagun berri hau nere aurrean jarri zen, ordurarte ni joan bait nintzen aurrean eta ez zitzaion bururatu lotu behar genuenik. Berak naturalki egiten zuen, eta mendian badakizu aurrekoak egiten badu, zuk ere bai eta zure burua gainditu eta aurrera. Egun ona egiten zuen, eta nahiko errez aurrera gindoazen. Denkantsatzeko, eta zerbait jateko atsedenaldi bat egin genuen.
A.–Kondizio horietan eta halako leku ezezagun batzutan, konturatzen al da bat ziur non dabilen?
M.A.–Guk pentsatzen genuen baino gorago ginen. Nik 8.000 metrotan geundela esaten nion, joan den urtean Messnerren espedizioak kanpamendua jarri zuen toki berberean, eta berak ezetz zion, nik esaten nion tokia gorago zegoela, baina gorago jela blokeak besterik ez zeuden. Bera ni baino informatuagoa zegoelakoan onartu nuen bere iritzia. Aurrera jo genuen, eta Serak haundi baten ondoan, nahiko toki txarrean, gure denda jarri genuen. 8000 metro inguruan geundela pentsatzen genuen, baina inolaz ere ez 8.250 metrotan. Gaua ongi pasa genuen. Nik oxigenorik ere ez genuela neukan buruan, baino ondo geunden. Biharamunean, goiz ateratzea pentsatzen genuen, 12ak aldean. Haizea entzuten zen dendaren lonatan, eta zakuan ondo egoten da. Egun hartararte, beteak animatzen ninduen, baina egun honetan ez, eta jakin badakizu, ateraez gero gailurrera iristen zarela, baina ez. Azkenean, atera ginen baina oso berandu 6-k aldean. Malda haundia zegoen baina ondo gindoazen. Halako batetan gauza benetan zaila jartzen da, izugarrizko Serak bat baitugu aurrean, eta hura gainditzeko dagoen pasoa benetan oso-oso zaila delako.
A.–Hori gaindutu... eta gailurra...
M.A.–Nik «Botilaren Lepoa» deitzen den tokia zela pentsatzen nuen, eta banekien hura gaindituez gero, gailurrera iristen dela, eta sinistu nahi nuen. Era berean bildur haundia ematen zidan sinisteak, gero horrela ezbada, ondoratzen bait zara.
Nik oso zailki pasa nuen, ia ia istripu bat izan nuen, baina gainditu genuen, eta nahiko goiz zen gainera, 9-ak. 8.350 metrotan geuden, baina ez genekien. Bero egiten zuen, ez generaman motxilarik, poltsa txikiak bakarrik. Ez generaman piolet-mailua. Berak, besteak, anoraka kentzea proposatu zidan. Hemendik ikusita astakeri haundi bat dirudi. Badakizu 8.600 metrotara zoazela, baina han eguraldi ederra zegoen, eta kilo erdi bat gutxiago edukitzea benetan tentagarria da. Kendu genituen, bertan utzi eta gorantz jarraitu genuen. Nik ahultasun bat eduki nuen, eta berak bakarrik jarraitzeko esan nion, nik itxoingo nuela adieraziz. Gainditu nintzen eta jarraitu nuen gorantz. Gero dena oso ondo jarraitu genuen. Nik Karakorun ondo ezagutzen nuen, eta urrunean mantxa batzu ikusi nituen, ez dira hodeiak. eta eguraldia aldatu zitekeela pentsatzen hasi nintzen, baina gorantz jarraitu genuen. Justu malda bukatzen zihoala ikusi genuen. Lainoak bildu gintuen, eta bentiskak ere bai. Malda hura han bukatzen zela ikusi genuen baina mendian askotan bat bukatu baina mendia ez, ikusten ez bada ere, gora iristean beste malda bat hasten da. Gelditu egin ginen. 8.500 metrotan geunden gatxi gora behera, baina ez genekien. Nere ustez 100 metro baino gutxiago falta zitzaigun, eta bueltatzea erabaki genuen. Ekaitza altura horietan mortala izaten baita gehienetan. Nik ez nuen atzera egin nahi. Bestea ni baino sendoagoa zegoela ikusiaz, eta gainera komoditateek errez konbentzitu ninduten.
A.–Jeisterakoan arazorik eduki al zenuten?
M.A. Buelta eman eta 7.300 metrotara jeitsi ginen lotara. Hain bertan egin ondoren buelta eman behar izateak neurri batean jota utzi gintuen.
A.–Zein egunetan egon zineten 8.500 metrotan?
M.A.–Abuztuaren 2an. Hiruan abaipuntuko hanpamentuan geunden.
A.–Janu Doblabidi gainditu ondoren, eta errezago den hau gainditu ez duzuenean, zer sentitzen duzue edo nola erreakzionatzen du jendeak?
M.A.–Dezepzio haundi bat jaso dut. Beti pentsatzen duzu, lagun asko dituzula, afizionatu asko, baina berehala konturatzen zara askok gainditu duzulako agurtzen zaituztela, eta beraz triunfoarengatik beste zerbaitegatik baino.
A.-Eta zu nola zaude?
M.A.–Gaizki, beste bat egiteko gogoz.
A.–Ze plan dituzu aurrera begira?
M.A.–Makalu.
Xabier ERRO
20-23

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazABREGO1
EgileezERRO1Kirola

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude